INGURUMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia bi tona hondakin jaso dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 naturagunetan

Jasotako hondakin guztien % 19 zigarro puntak dira. Horrez gain, latak, beira eta zapi bustiak bildu dituzte, gehien bat.
orain-default-image

Libera Proiektuak espazio naturaletan dauden hondakinak biltzeko ekainaren 3an egin zuen bilketa handiaren baitan, ia bi tona hondakin jaso zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 naturagunetan. Esaterako, Bidasoa ibaian, Kobeta mendia edo Amezola parkea garbitu zituzten.

Iragan asteburuko ekimenean 17.000 boluntariok parte hartu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), iaz baino % 40 gehiago. Halaber, duela sei urte bere ibilbidea hasi zuenetik inoizko ekitaldirik jendetsuena izanda.

Bildutako zaborraren % 19 zigarro puntak izan dira. Horrez gain, latak, beira eta zapi bustiak bildu dituzte, gehien bat.

Zazpigarren edizio hau Espainiako Estatuko 970 tokitan egin da, iaz baino 260 gehiagotan.

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X