Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errotxapeako jaietan izandako hainbat sexu-eraso salatu ditu mugimendu feministak

Eraso horien berri izan zutenean, txosnagunea itxi zuten, protesta gisa. "Nazkatuta gaude! Ez badakizue egoten geratu zaitezte etxean. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Aurrean izango gaituzue", salatu du Errotxapeako Talde Feministak Twitter bidez.

Asteburu honetan zehar Iruñeko Errotxapeako auzoan ospatzen ari diren jaietan zenbait sexu-eraso izan direla salatu du bart Twitter bidez Errotxapeako Talde Feministak. Eraso horien berri izan zutenean, txosnagunea itxi zuten, protesta gisa.

"Nazkatuta gaude! Ez badakizue egoten geratu zaitezte etxean. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Aurrean izango gaituzue. Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!", zabaldu du mugimendu feministak aipatutako sare sozialean.  

Momentuz, ez da informazio gehiagorik zabaldu ezta salaketarik izan den ere.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kanibalismo arrastoak topatu dituzte Atapuercan

Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe. Lehen nekazari taldeen arteko liskarrak ohikoak ziren, eta oso bortitzak gainera. Beste tribuetakoak hiltzeaz gain, kanibalismoa praktikatzen zuten. Hala ere, badira kanibalismoaren ebidentziak beste aztarnategi askotan; adibidez, Isturitzen (Nafarroa Beherea).

Gehiago kargatu