Osakidetzak EPEko azterketen datak aurreratu ditu bost kategoriatan, U23ko hauteskunde orokorrak direla eta
Osakidetzak aurtengo Lan Eskaintza Publikoaren (2020, 2021 eta 2022ko EPEko eta 2021eko egonkortze probak) azterketen datak eta orduak aurreratu ditu bost lanbide-kategoriatan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, hitzordua bat zetorren uztailaren 23rako deitutako hauteskunde orokorrekin, eta horregatik erabaki dute aldatzea.
Neurri horrek uztailaren 23an azterketak egiteko izena eman zuten 1.019 pertsonari eragiten die. Nolanahi ere, EPEko gainerako lanbide-kategorietako azterketak egiteko datak, ordutegiak eta lekuak aurrez argitaratutako informazioaren arabera mantenduko dira.
Zehazki, Terapeuta Okupazionala, Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria, Instalazio Elektrikoetako Teknikari Espezialista, Anatomia Patologikoko eta Zitologiako Teknikari Espezialista eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua - LMT lanbide-kategorietako azterketak uztailaren 21era eta 22ra aldatu dituzte.
Hauek dira azterketen data eta ordutegi berriak:
- 2023ko uztailaren 21a, ostirala (17:30). Farmazia Fakultatea. EHU (Gasteiz)
-- TERAPEUTA OKUPAZIONALA
-- ELEKTROMEDIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
- 2023ko uztailaren 22a, larunbata (17:30). Farmazia Fakultatea. EHU (Gasteiz)
-- INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
-- ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
-- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT
Azterketen data eta ordu berriei buruzko informazioa '2020-21-22-Egonkortzea EPE'ren aplikazioaren bidez kontsulta daiteke. EPEn izena emandako izangai guztiak sar daitezke bertan, hautaketa-prozesuan zehar izandako aldaketa eta berritasunen berri jasotzera. Gainera, abisuak argitaratu dira Intranet Korporatiboan eta Osakidetzaren webguneko profesionalen arloan, aldaketen eta azterketen data eta ordutegi berrien berri emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Talde kriminal bateko hamar pertsona atxilotu dituzte Bilbon, salgaien salerosketan 300.000 euroko iruzurra egiteagatik
Guardia Zibilak faltsututako banku-egiaztagirien bidez enpresei iruzur egiten zien talde bat desegin du. Vencal operazioaren barruan egindako operatiboan, iazko apiriletik Estatuko 18 probintziatan egindako 39 delitu argitu dira.
Gaueko zaintza-patruilak antolatzea pentsatzen ari dira Lemoan, azken hilabeteetako lapurretak direla eta
Azken bi hilabeteetan, kristalak puskatu eta 43 autotan lapurtu dute herriko hainbat puntutan. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu dagoeneko, eta beste bat ikertzen ari da.
Lehen aldiz ikusi dute ibis eremita hegaztia Nafarroan
"Giselbert 916" izena duen hegazti-alea bere espezieko lehena da eskualdean, eta Eremita Proiektuari esker dokumentatutako migrazio-ibilbide baten barruan kokatzen da.
Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean
Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.
Argentina euskal giroan murgildu da: 2025eko Euskal Aste Nazionala hartu du Tandilek
Hiria Argentinako euskal diasporaren topagune bihurtu da. Dantza, herri kirol eta kalejira artean, mila lagun baino gehiago bildu dira euskal kultura aldarrikatzeko.
AP-8ko sarbidea bost gauez itxiko dute Zarautzen, ordainlekuetan lanak egiteko
Mozketak astelehenetik ostiralera egingo dira, 22:00etatik 06:00etara.
Ertzaintzak dagoeneko identifikatu eta salatu du Zumarragan kontrol batetik ihes egin duen gidaria
Ikerketak lehen emaitzak eman ditu, agenteek 48 urteko gizonezkoa identifikatzea lortu baitute. Dena den, ez dute oraindik aurkitu, ezta atxilotu ere.
Hegoaldeko haizearekin eta 20 gradu inguruko tenperaturekin hasiko da astea
Asteazkenera arte, behintzat, ez da aldaketa handirik espero. Eguzkia eta udaberriko tenperatutak izango dira jaun eta jabe Euskal Herri osoan.
Zerbitzua etengo dute Bizkaia Zubian astelehenetik hilaren 22ra, ontziaren kableak aldatzeko
Zerbitzuak funtzionatzen ez duen bitartean, itsasadarra zeharkatzen duen txalupa-zerbitzua indartu egingo da, eta bi ontzi aldi berean ibiliko dira 06:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera.
"Niño Juan" askatu dute, ostiralean Madrilen bahitu ostean
Juan Maria Gordillo Plaza bizirik agertu da Madrilen, jipoia jaso izanaren zantzuak zituela.