USE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasleen % 98k gainditu dute Selektibitatea Euskadin

Kalifikazioak ostegun honetatik aurrera kontsulta daitezke Sarbidea aplikazioan. Lehen orduan, ikasleek mezu elektroniko bat jaso dute beren notekin; hala ere, mezu batzuek datu okerrak zituzten “akats informatiko” baten ondorioz. Akatsa zuzendu dute jada.
Dozenaka ikasle azterketak egiteko zain. Argazkia: EITB MEDIA
Dozenaka ikasle azterketak egiteko zain. Argazkia: EITB MEDIA

Lehen datuen arabera, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) sarbide-fasera aurkeztu diren Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.049 ikasleetako 11.817k gainditu dute, hau da, % 98,07k, iaz baino ia ehuneko batek gehiagok.

Ostegun honetan eman dute noten berri, eta ikasleek Sarbidea aplikazioaren bidez eskura ditzakete kalifikazioak. Hala ere, aurten, lehen aldiz, ikasleek informazioa emateko mezu elektroniko bat jaso dute, eta, bertan, oharrez gain, USEri buruzko gainerako izapideen berri eman diete.

Lehen orduan, unibertsitateak akats informatiko bat antzeman du bidalitako mezuetako batean. Hori dela eta, beste mezu bat bidali diete mezu akastuna jaso duten ikasleei, Sarbidea aplikazioan beren notak berresteko eskatuz. Aplikazio hori 09:00etarako zegoen martxan, emaitza ofizialak kontsultatu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X