EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekaitzak euri-jasak eta haize bortitzak utzi ditu arratsaldean

Iragarkia
Prezipitazio ugariengatik abisu horia aktibatuta dago arratsaldeko 15:00etatik, eta aurreikuspenek ez dute hutsik egin. Ekaitzak euri-jasak eta haize bortitza utzi ditu EAEn, Araban batez ere. Azkena Rock Festibala atzeratu behar izan dute, minutu gutxitan botatako euri guztiaren ondorioz.
18:00 - 20:00
Ekaitzak euri-jasak eta haize bortitzak utzi ditu arratsaldean
Prezipitazio ugariengatik abisu horia aktibatua egon da, eta aurreikuspenek ez dute hutsik egin. Ekaitzak euri-jasak eta haize bortitza utzi ditu EAEn, Araban batez ere. Azkena Rock Festibala atzeratu behar izan dute, minutu gutxitan botatako euri guztiaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X