lehergailuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak terrorismoagatik auzipetu du sei bonba-gutun bidali zituen 74 urteko gizona

Gobernuko presidente ohiak, Defentsa ministroak, Ukrainak Espainian duen enbaxadak eta hainbat erakundek jaso zituzten material piroteknikoa zeramaten gutun horiek. Jose Luis Calama epaileak uste du zantzu nahikoak daudela ustezko erasotzailea auzitara eramateko.
Lehergailudun gutun-azalak. EiTB Mediaren bideo baten artxiboko irudia
Lehergailudun gutun-azalak. EiTB Mediaren bideo baten artxiboko irudia

Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Calama epaileak auzipetu egin du, terrorismoa eta helburu terroristadun lehergailuak egitea eta erabiltzea egotzita, iragan azaroan Burgosen  atxilotutako 74 urteko gizona.

Sei bonba-gutun bidaltzea egozten dio epaileak. Gutun azal horietako bat Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente ohiari zuzenduta zegoen. Halaber, material piroteknikoa zuten paketeak bidali zizkien Defentsa ministroari, Ukrainak Espainian duen enbaxadari eta hainbat erakunderi.

Magistratuak esan du nahikoa zantzu daudela Pompeyo G.P. ustezko erasotzailea auzitara eramateko; izan ere, autoan azaltzen duenez, talde terrorista antolatu bateko kide izateko zantzurik ez badago ere, egozten zaizkion ekintzek, gertatzen den testuinguruak (Ukrainako gerra) eta lehergailuak lehertzeko bideragarritasunak (Ukrainako Enbaxadan gertatu zen bezala, non zauritu bat egon zen), agerian uzten dute "bake publikoa hausteko asmoa" zuela.

Calamak Espainiako eta Amerikako Estatu Batuetako gobernuek Ukrainari emandako babesaren "antagonistatzat" jotzen du 74 urteko gizona.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X