74 urteko gizon bat atxilotu dute Sanchezi eta enbaxadei material piroteknikoarekin gutunak igortzeagatik
Polizia Nazionalak 74 urteko gizon bat atxilotu du asteazken honetan Burgosko Miranda de Ebro herrian, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ukrainako eta AEBko enbaxadei eta Margarita Robles Defentsa ministroari, besteak beste, 2022ko azarotik abendura bitartean gutun bidez material piroteknikoa bidaltzeagatik.
Atxiloketaren ostean, 10:00ak aldera, poliziek bere etxebizitza miatu dute, Burgosko udalerrian, atxilotua bertan zela. Miaketa 16:30ak arte luzatu da, eta Poliziak dokumentazio ugari konfiskatu du.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, atxilotutako gizona udal langilea izan zen 2013ra arte (orduan hartu zuen erretiroa).
Atxilotua Madrilera eramango dute, baina aurretik, Polizia Nazionalak osasun zentro batera eramango du gizona, osasun langileek haren osasun egoera azter dezaten.
Denera sei bonba-gutun izan ziren, eta pertsona bat, Ukrainako enbaxadako langile bat, zauritu egin zen bonba-gutuna zerabilenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"