2023ko Gasteizko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietarako 400 ekitalditik gora antolatu dituzte

Jai-programaren aurrekontua 980.000 eurokoa da, 2022an baino 144.000 euro gehiago, eta berrikuntzen artean haurren programazioan egin dituzten ordutegi egokitzapenak nabarmendu dituzte.
Zelendonen jaitsiera. Artxiboko irudia: EITB Media
Zelendonen jaitsiera. Artxiboko irudia: EITB Media

Gasteiz 2023ko Andre Maria Zuriaren jaiak prestatzen ari da dagoeneko. Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira eta 400 jarduera baino gehiagoz gozatu ahal izango dute hiriko gune ezberdinetan. Horretarako, 980.000 euroko aurrekontua izan dute, 2022an baino 144.000 euro gehiago.

Beste behin Gasteizko jaiek milaka pertsona bilduko dituzte hiriko kaleetan, eta askotariko ekimenez gozatu ahal izango dute, hala nola, kontzertuez, antzerkiaz, haurrentzako jarduerez eta Blusen eta Nesken kuadrillek antolatutako ekitaldi ugariz. Aurtengo urtea berezia izango da, gainera; izan ere, azkeneko aldiz egingo du Gorka Ortiz de Urbinak paseotxoa San Migel Balkoiraino Zeledon irudikatuz.

2023ko berrikuntzen artean nabarmentzekoa da haurren programazioan ordutegiak egokitu izana. Hala, haurrentzako jarduerak eta zezensuzkoak ordu erdi aurreratuko dira. Era berean, Arriaga Parkeko haurrentzako eta gazteentzako "Abentura Gunea" zabalduko da puzgarriekin, jokoekin eta kirol-pistarekin, jumpingarekin eta tirolinekin.

Gainera, "IZAN PIRATA" hezkuntza-proiektuaren baitan, haurrek jolastoki berriak izango dituzte urmaelaren inguruan, eta piraten estetika duten 10 hezkuntza-jolasgune izango dira, 0-12 urteko haur eta nerabeentzat.

Musikari dagokionez, Foruen plazako agertokian Camela, ETS, Lagrimas de Sangre (LDS), Huntza eta Victor Manuel ikusi ahal izango dira. Txosnetan ere musikak protagonismoa hartuko du Bulego, Los Chikos del Maiz eta Evaristoren emanaldiekin. Matxete plazan Kai Nakai, Dupla, Willys Drumond eta Roten XIII egongo dira. Plaza Barrian, berriz, berbenak izango dira, eta Falerina DJen gunea. Prado Grison izango da Parkeko Umorearen Txokoan artistarik nabarmenena.

Jai aurreko ekitaldiak

Giroa berotzen joateko abuztuaren 4a baino lehen musika-programazio berezia egingo da Plaza Berrian: uztailaren 28an, ostirala, 20:00etan Dantza Plazan Aiko Taldearen ikuskizuna eta 29an, larunbata, 22:00etan Puro Relajo taldearen kontzertua.

Arka plazan ere Arabako banda taldeen bi kontzertu aurreikusi dira: abuztuaren 2an, 20:00etan, Bastidako Marrate Musika Elkartearen eskutik, eta abuztuaren 3an, ordu berean, Aguraingo Musika Bandaren txanda izango da.

Abuztuaren 2an, Andre Maria Zuriaren omenezko jaietako pregoia ere egingo da Plaza Berrian, 21:30ean. 22:00etan, "Sorotan Bele Gogoan" kontzertua izango da, Hondarribiko taldearen eta Gasteizko Udal Musika Bandaren jatorrizko kideekin.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X