% 4,9 hazi zen heriotza kopurua EAEn 2022an eta uztailean hil zen pertsona gehien
24.194 pertsona hil ziren EAEn 2022an, aurreko urtean baino % 4,9 gehiago. Pandemia aurreko urtearekin (2019) alderatuta, berriz, % 12,2 egin zuten gora heriotzek, eta pandemiaren urteko (2020) datuak kontuan hartuta, 53 heriotza gutxiago izan ziren iaz. Batez ere, uztailean igo zen heriotza kopurua; hilabete horretan, % 29,6ko igoera izan zuten heriotzek. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak "Heriotzen Estatistika 2022" txostenean bildu ditu datuok.
Azterketaren arabera, 12.330 emakume eta 11.846 gizon hil ziren joan den urtean, eta horien batez besteko adina 81,3 urtekoa izan zen. Hamar urte lehenago, 78,9koa zen batez besteko adina (2,4 urte gutxiago). Gizonen kasuan, 2022an hil zirenen batez besteko adina 78,1 urtekoa izan zen, eta emakumeena, 84,4koa. Bestalde, 100 urte baino gehiagoko 521 pertsona hil ziren. Haurren hilkortasunari dagokionez, berriz, urtebetetik beherako 41 haur hil ziren EAEn.
Heriotzen kausei erreparatuta, iaz tumoreak izan ziren heriotzen laurdena baino gehiagoren (% 26,4) eragileak. Zirkulazio-sistemako gaixotasunak (% 23,8) eta buruko nahasmenduak daude ondoren (% 8,2). Hor ere, aldeak daude sexuen artean; gizonen kasuan tumoreak izan ziren heriotza-kausa nagusia, baina emakumeen artean, gaixotasun kardiobaskularrak. Halaber, gizonak baino emakume gehiago hil ziren buruko nahasmenduen eta portaeraren nahasmenduen eraginez.
Lurraldeka, Araban igo zen gehien heriotza kopurua iaz: 3.170 heriotza izan ziren lurralde horretan, aurreko urtean baino % 6,7 gehiago. Bizkaian 13.152 heriotza (% 5,3 gehiago) izan ziren, eta, Gipuzkoan, 7.872 (% 3,3 gehiago).
Covid-19ak eragindako heriotza kopurua ere zenbatu du Eustatek. Horren arabera, iaz izandako heriotzen % 7,1 eragin zituen covid-19ak.
Zure interesekoa izan daiteke
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.