Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira auto-ilarak A-1 errepidean, Gasteiz parean

Ilarek N-622ko lotuneari eragin diote goizean zehar, kamioi baten kabinan piztutako sute baten ondorioz.

Kamioi baten matxurak eragindako istripu batek A-1 autobidea oztopatu du astelehen goizean, lehen ordutik. 3 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira Gasteiz parean, Madrilerako noranzkoan. Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, auto-ilarek N-622 errepideko lotuneari eragin diote.

Hozkailu-kamioi baten kabinako akats tekniko baten ondorioz piztutako sute txiki bat izan da istripuaren kausa, baina dagoeneko itzalita dago. Bidearen eskuineko erreian geldirik egon da ibilgailua, 351. kilometroan.

Larrialdietako Zerbitzuak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta garabia ere lekuan aritu da lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”

Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X