Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik

Gertakariak joan den larunbatean jazo ziren. Igandean epailearen esku utzi ondoren, atxilotua aske geratu zen kautelazko neurriekin.

35 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den asteburuan Gasteizen, adingabe bati sexu askatasunaren aurkako delitua egitea egotzita, ikerketako iturriek baieztatu dutenez.

Larunbatean salaketa jarri zuten, eta egun horretan bertan 35 urteko gizon bat atxilotu zuten, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igandean epailearen esku utzi ondoren, atxilotua aske geratu zen kautelazko neurriekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X