Bilboko Aste Nagusiari buruz jakin behar duzun guztia
Aste Nagusiak kolorez, gozamenez eta ilusioz beteko ditu Bilboko kaleak larunbat honetatik, abuztuaren 19tik, hurrengo igandera, abuztuaren 27ra.
Aste Nagusi honetan ere, hiriak egitarau zabala eta anitza eskainiko die bilbotarrei eta bisitariei, gustu eta adin guztietarako bostehun ekitaldi baino gehiagorekin.
Jaien hasiera abuztuaren 19an, larunbatean, izango da, 19:00etan, Arriaga Antzokiko balkoi enblematikotik. Bertan, milaka lagun bilduko dira berriro Aste Nagusiaren 43. edizioari hasiera emateko, Aiora Renteria pregoilariarekin eta Izaskun Pinedo txupinerarekin batera. EITB Mediak 18:00etatik aurrera eskainiko du ekitaldia, ETB2n eta eitb.eus-en. Ez galdu!
Gustu eta adin orotarako musika
Udalak eta Bilboko Konpartsek 100 musika emanaldi baino gehiago programatu dituzte aurten ere Aste Nagusian. Hemen kontsulta ditzakezu.
Kaleko antzerkia
Gas Plaza eta Casilda Iturrizar Parkeko Txikigunea izango dira berriro ere Aste Nagusi honetan kaleko Antzerki eta Arte Eszenikoen agertoki nagusia. Programak 23 ikuskizun bilduko ditu, 16 konpainiaren eskutik; bost Euskadikoak dira, sei estatukoak eta bost nazioartekoak. Musika, magia, akrobaziak, clowna eta umorea uztartzen dituzten kalitate handiko doako ikuskizunak izango dira, goizeko zein arratsaldeko saioetan.
Gas Plazan, bertaratzen direnek saio bikoitza izango dute egunero, 12:30ean eta 21:15ean, azken igandean izan ezik, azken horretan arratsaldeko emanaldia baino ez baita egingo. Bestalde, Casilda Iturrizar Parkeko (Txikigunea) Pergolako agertokian emanaldi bat egingo da egunero, 19:30ean, umeei zuzenduta.
TxireneBus
Aste Nagusiko bederatzi egunetan zehar, herritarrek hiribilduko txoko, kultura eta tradizioak ezagutu ahal izango dituzte, Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri artisten TxireneBus antzerki proiektuarekin. Ikuskizun ibiltariak hiriko punturik ezagunenetatik eramango ditu bertaratutakoak, autobus turistikoan, San Mamesetik hasi eta Guggenheim Bilbao Museoan amaituz. Egunero hiru emanaldi izango dira: 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean. Bilbori buruzko pasadizoak eta datu historikoak umorez ezagutu nahi dituztenek euren webgunean eskuratu beharko dute sarrera.
Euskal folklorea eta herri kirolak
Egunotan Bizkaiko hiriburua bisitatzen dutenek Euskal Dantzak, Herri Kirolak, Erraldoi eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak eta pilota izango dituzte gozagai.
Gainera, traineruak Itsasadarrera itzuliko dira Aste Nagusian, Deustuko Arraun Taldearen eskutik, abuztuaren 20an, igandea, arratsaldeko bostetan. Aurten ere, Bilboko Itsasmuseumetik gertu dagoen pantalanean, piraguak doan alokatu ahal izango dituzte nahi dutenek.
Txikigunea, familiarteko dibertsioa
Abuztuaren 20tik 27ra, igandetik igandera, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara, Casilda Iturrizar parkean, Pergolan eta Ahateen Urmaelean dagoen Txikiguneak ateak ireki eta adinaren arabera diseinatutako hogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiko ditu.
Balearen Desfilea
Balearen Desfilea igandean, hilak 20, itzuliko da Bilbora, 19:00etatik aurrera. Urtero bezala, kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Kale Nagusia zeharkatuz, María Diaz de Haro kalearekiko bidegurutzera iritsi arte. Gaia itsasoa izango duten bost puzgarri erraldoi izango dituen desfile handia izango da, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun izango dituen Bali Balea buru dutela.
Su artifizialak
Aurten, Su Artifizialen Nazioarteko XXXI. Lehiaketak zerua argituko du gauero, abuztuaren 19tik (larunbata) 25era (ostirala), munduko hainbat lekutatik etorritako zazpi pirotekniarekin: Pirotecnia Devita, Oviedotik; Pirotecnia Minhota LDA, Portugaletik; Caballer FX eta Mediterraneo, Valentziatik; Aquarêve, Frantziatik; Pibierzo, Leondik; eta Pirotecnia Fonti, Italiatik. Azken gauean, Arabako Valecea pirotekniak erakustaldia eskainiko du.
Guztiak 22:30etik aurrera lehiatuko dira, Ikus-entzuleen Saria edo Epaimahaiaren Saria eskuratzeko.
Udalak uztailaren amaieran baieztatu zuenez, aurten ere Etxeberria Parketik jaurtiko dituzte su artifizialak, eta segurtasun neurriak areagotu egingo dituzte.
Iaz, abuztuaren 27an, Bilboko Epalzaren Alarguna kalean sutea piztu zen eta, ondorioz, 8, 9 eta 10 zenbakiko atarietan bizi diren bizilagunak etxetik atera eta lau txosnatan zegoen jendea lekuz aldatu behar izan zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.