eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia tenperatura altuengatik Hego Euskal Herrian eta abisu laranja Erriberan

Barnealdeko zenbait tokitan tenperaturak 38 ºC-ra iritsiko dira, eta, ondorioz, alerta laranja ezarri dute gaur Erriberan, eta abisu horia, berriz, Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
ola de calor bilbao efe
Haur batzuk urarekin jolasean. Artxiboko argazkia: EFE

Gaur, ostirala, alerta laranja ezarri dute Ebroko Erriberan tenperatura altuak direla-eta. Nafarroako gainerako lurraldeetan, berriz, abisu horia egongo da indarrean, baita Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean. 

Euskal Autonomia Erkidegoan, egun osoan egongo da aktibo abisu horia Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean tenperatura altuengatik, eta Araban, muturreko tenperaturengatik. Ebro inguruan, minimoak 17 ºC-ren bueltan egongo dira, eta maximoak 37 ºC-ra iritsiko dira; eremu atlantikoan, 17-37 ºC artean ibiliko dira termometroak, eta bi eremu horien artean, 17-38 ºC-ren bueltan. Bilbon, esaterako, merkurioa 37 ºC-ra iritsiko da eguneko ordurik beroenetan. Kostaldean, berriz, 18 eta 30 ºC artean geratuko da. 

Nafarroan, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta laranja ezarriko du Ebroko Erriberan, tenperatura altuengatik, 13:00etatik 22:00etara. Ordu tarte berean, abisu horia egongo da indarrean Nafarroako gainerako lurraldeetan.

Larunbatean, abisu horiak indarrean jarraituko du Araban eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, 13:00etatik 22:00etara.

Iparraldeko egoerari dagokionez, Meteo Francek ez du inolarko abisurik iragarri datozen egunetarako.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du haren espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte biktima bakoitzeko), 10 urtekoa 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik eta bi urtekoa haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40 000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei. .

Gehiago kargatu
Publizitatea
X