NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

61 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, 22 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, Iturrama auzoan, ibilgailu baten barruan. Epailearen aurretik igaro ondoren, ustezko erasotzailea aske gelditu da, urruntze aginduarekin.

Iruñeko Udaltzaingoak 61 urteko gizon bat atxilotu du asteburuan, 22 urteko emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Sexu erasoa ostiraletik larunbaterako goizaldean gertatu zen, Iturrama auzoan, ibilgailu baten barruan.

Emakumeak Udaltzaingoaren aurrean jarritako salaketaren arabera, aurretik elkar ezagutzen zuten, eta gizonarekin hitzordua egina zuen, ibilgailu baten barruan. Une batean, lo hartu zuen, eta eraso egiten ari zitzaionean esnatu zen. Autotik atera eta Udaltzaingoari deitu zion orduan.

Udaltzaingoak ondorengo orduetan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Epailearen aurretik igaro ondoren, aske gelditu da, urruntze aginduarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X