Bilboko Konpartsek deitoratu dute aurtengo Aste Nagusian Udalarekiko harremana higatu dela
Bilboko Konpartsek 2023ko Aste Nagusiaren balorazio gazi-gozoa egin dute. Batetik, Bilboko Udalarekin izandako harremana "higatu" dela deitoratu dute, eta datorren urterako aldaketa sakonak eskatu dituzte, baina, bestetik, jendearen partaidetza eta "elkarlan uholdea" pozik hartu dituzte.
Salatu dutenez, tirabirak izan dira Aste Nagusia hasi aurretik Udaltzaingoarekin. Txosnak muntatzen ari zirenean, konpartsakide batzuek "bidegabeko isunak" jaso zituzten, antolakuntzaren inguruko "gaizki-ulertuen" ondorioz, eta, lehenengo egunean, Arriagako balkoitik jaiei hasiera eman behar zion taldearen motxilak erregistratu zituzten eta txupinak bahitu zizkieten. "Nortzuekiko mesfidantza izan, eta Bilboko Aste Nagusiko antolatzaile boluntarioekiko…", esan dute.
Jaien alde negatiboarekin jarraituz, erregistratutako eraso "sexistak, lgtbifoboak, lodifoboak, arrazistak eta polizialak" salatu dituzte. Horien artean aipatu dituzte "edonon txiza egiten zutenekin edo txosnetan liskarrak sortu dituztenekin" piztutako egoera biolentoak.
Horrekin lotuta, astean zehar salatu dute Udaltzaingoak jarrera "bortitza eta korporatibista" izan zuela bi konpartsakide eta txosna batean txiza egiten ari ziren bi pertsonaren artean piztutako liskarrean. Salatu zutenez, txiza egiten ari zirenek konpartsakideak mehatxatu zituzten, eta horietako batek bere burua zerbitzuz kanpoko poliziatzat identifikatu zuen. "Aburtok ez ditu Udaltzaingoaren nagusikeria eta bortizkeria aitortu nahi izan, babesa eman die, aitzitik, erantzukizuna liskarra sortu zuten bi agente mozkorren portaeran fokatuz", salatu dute.
Horrez gain, Marijaia merkantilizatzeko asmoa kritikatu dute, eta horri mugak jartzeko eskatu dute.
Iaz Udalarekin izan zuten harremana goraipatu zuten, baina aurtengo Aste Nagusian hori "higatu" dela uste dute. "Espero dezagun datorren Aste Nagusirako elkarlana eta giro ona berreskuratzea", esan dute.
Bestalde, jaietako alderdi positiboari dagokionez, konpartsen arteko lankidetza eta "elkarlan uholdea" azpimarratu dituzte. "Uholdeen 40. urteurrenak aukera eman digu orduan buru-belarri lanean ibili ziren bolondresak omentzeko, baita elkarlana eta auzolana gure balio nagusiak direla gogoratu eta azpimarratzeko ere", azaldu dute.
Azkenik, ospatu dute herritarrek parte hartu dutela konpartsek antolatutako ekintza berrietan, eta 2024ra begira "parte-hartze aktiboa izaten jarraitzera" gonbidatu dituzte, "gure jai inklusibo, parte-hartzaile, feminista eta euskaldunak herritik eta herriarentzat eraikitzen jarrai dezagun".
Zure interesekoa izan daiteke
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, 764 Sareko Espainiako erreferente nagusitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.