Gizon batek bikotekidea hil du Bejarren (Salamanca)
Polizia Nazionalak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du ustez emaztea hiltzeagatik Bejarren (Salamanca). Ondoren, gizonak A-66 autobiako biaduktu batetik bere burua botatzeko mehatxua egin du, Espainiako Gobernuaren Salamancako Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.
06:00ak aldera, Poliziak gizonezko baten deia jaso du, bikotekidea hil duela eta bere buruaz beste egingo zuela esanez. Bikotearen etxebizitzara joan diren agenteek 36 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, buruan kolpe handi bat zuela.
Ordu eta erdi geroago, polizia-agenteek, Guardia Zibilaren laguntzarekin, ustezko erasotzailea atxilotu dute, zubibidetik jaisteko konbentzitu ostean.
Atxilotuak aita eta anaiaren aurkako indarkeria-salaketak zituen. Hildako emakumeak, berriz, aurreko bikotekideen aurkako salaketak zituen, tratu txarrak tarteko, baina ez zuen ustezko hiltzailearen aurkako salaketarik jarrita.