Gorenak irailetik aurrera ebatziko ditu enpresariek aurkeztutako helegiteak pandemiako murrizketengatik
Auzitegi Gorena hilabete honetatik aurrera hasiko da pandemiako murrizketengatik enpresariek eta autonomoek aurkeztutako helegiteak ebazten.
Iturri juridikoek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, Administrazioarekiko Auzien Salak 7.000 errekurtso ditu mahai gainean, baina 9.000 ere izan daitezke. Helegite oldeari aurre egiteko, Auzitegiak ibilbide orri bat ezarri du.
Urte judiziala abiatzen denean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Bosgarren Sekzioak sei edo zazpi helegite aztertuko ditu jurisprudentzia ezartzeko.
Aipaturiko iturrien arabera, errekurtsoak, oro har, antzekoak dira, eta horietan enpresari eta autonomoek kalte ordain ekonomikoak eskatzen dituzte pandemia garaian ezarri ziren murrizketengatik.
Dena dela, ñabardura batzuk badaude. Adibidez, batzuk lehenengo eta bigarren alarma egoerari lotutakoak dira, beste batzuk Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen erabakien aurkakoak, eta beste zenbaitek negozioen erabateko itxierari edota ordutegi eta aforo mugei egiten die erreferentzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea