Bilbo eta Donostiako udalek herritarrei neurriak hartzeko eskatu diete, Saharako hautsa dela eta
Bilbo eta Donostiako udalek neurriak hartzeko eskatu diete herritarrei, azken orduotan nabarmen areagotu den Saharako hautsa dela eta. Besteak beste, aire zabalean ahalegin fisiko handiko jarduerarik ez egiteko eskatu dute, eta aire zabaleko eremuetan ahalik eta denbora gutxien egoteko.
Gauerdian heldu da Saharako basamortuko hautsa Euskal Herrira, eta horrek airearen kalitateak okerrera egitea ekarri du. Ostiralera arte luza daiteke egoera. Ahal den neurrian, auto partikularrak erabili beharrean, garraio publikoa erabiltzeko ere eskatu dute aipatutako bi udalek.
Tenperatura altuek, hego-haizeak eta azken horrek ekarri duen hauts-ganduak eraginda, Euskal Herriko airearen kalitateak okerrera egin du azken egunotan. Euskal Herriko mapari erreparatuz gero, estazio meteorologiko ia gehienetan nabarmen egin du okerrera airearen kalitateak. Gipuzkoan, Hernani, Usurbil eta barnaldeko hainbat herri ikusi ditugu banderatxo gorriarekin, Azpeitia eta Tolosa kasu. Bizkaian, Muskizen eta Durangon ere gorria dago mapan; Araban, Eltziegon dago airearen kalitate oso txarraren adierazlea; eta Nafarroan, Iruñeaz gain, Altsasu eta Tutera daude gorriz markatuta. Kontrara, airearen kalitate onaren seinale den bandera berdea dute Jaizkibelen, Urkiolan eta Zangozan, besteak beste.
Neurriak hartzeko gomendioa herritar guztiei zuzenduta badago ere, bereziki, arnasketa-nahasmendu kronikoak, gaixotasun kardiobaskularrak edota diabetesa dituzten pertsonei eta adinekoei eskatu diete kontuz ibiltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tunela, itxita: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du, "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurretik izan zenaren berdina izan ez arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko