Hondarribian bi gazte ikertzen ari dira, terrorismoa goratzea egotzita
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du gaur goizaldean, Hondarribian, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita. Gainera, gazte hori eta beste bat ikertzen ari dira terrorismoa goratzea egotzita, "Gora ETA Militarra" leloarekin eskuz errotulatutako ikurrina zeramatelako.
Igande goizaldeko ordu biak aldera jaso du Ertzaintzak Udaltzaingoaren abisua, esanez bi gazte zeudela "Gora ETA Militarra" eskuz idatzita zuen ikurrinarekin.
Patruilak bertaratu direnean, 17 eta 19 urteko bi gazteak identifikatu eta ikurrina atzeman diete. Agenteek identifikatu nahi izan dituztenean, nagusienak ezetza eman die, eta desobedientzia iraunkorragatik atxilotu eta polizia etxera eraman dute, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu delitu bat egotzita.
Identifikatutako bi pertsonak ikertzen ari dira orain, terrorismoa goratzea egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda