Hondarribiko Alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaizkibelek eskertu egin ditu Udalaren "keinuak", baina "elkarrizketa mahaia" eskatu du Arartekoarekin

Gogor jo du Hondarribiko EAJren aurka, "konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu" nahi izan dituelakoan.
Jaizkibel konpainiako kideak Hondarribiko alardean. Argazkia: Efe
Jaizkibel konpainiako kideak Hondarribiko alardean. Argazkia: Efe

Hondarribiako Jaizkibel Konpainiak, emakumeek Alardean parte hartzeko aukera defendatzen duenak, txalotu egin ditu "hondarribitar askok jaiak elkarrekin ospatzeko nahia" izatea eta Udalak egin dituen "keinuak". Hala ere, Arartekoak gainbegiratutako "elkarrizketa mahaia" eskatu du.

Asanblada irekia egin ostean, irailaren 8ko ospakizuna aztertu du Jaizkibelek, eta "orohar urte pozgarria" izan dela azpimarratu du. "Bereziki aipatu nahi dugu aurten Gernikako Arbolatik atera izana, eta bertan, beste konpainietako kideek, jaso zituzten presioak presio, guri harrera egin eta babesa erakutsi izana", azaldu du. Izan ere, konpainiaren ustez "argi dago hondarribitar askoren nahia dela jaiak elkarrekin ospatzea".

"Udalak aurten egindako keinuengatik ez balitz" elkarbizitza espazio horiek sortzea zaila izango litzatekeela azaldu ostean, gogorarazi du Udal Gobernuko kideek eta alkateak lehenengoz egin ziotela harrera. "Horrez gain, komunikazio eta harreman kanalak normalizatu dira, haien partehartzea gure ekitaldietan normalizatu den bezala", gaineratu du.

Baina guztia ez da positiboa, izan ere, Hondarribia Berdintasun Hiria sariaren banaketan "herri segregatu bat nahi duten horiek Jaizkibel herrian bakarrik dagoela irudikatu" nahi izan zutela salatu du.

Era berean, "benetan larritzat" jo du "Hondarribiko EAJk irailak 8aren bezperatan kaleratu zuen idatzia; konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu nahi izan ditu idatzi horren bidez". Jaizkibelen arabera, ez dago koherentziarik Gipuzkoako EAJren eta Hondarribiko jeltzaleen jarreren eta hitzen artean, eta kezka agertu du "eskubideak defendatzen dituzten pertsonak eta jarrera baztertzaileak dituztenak parekatzen" dituztelako.

Azkenik, eskaera egin die Hondarribiko Udalari eta gainerako erakundeei: "Konponbidearen aldeko estrategia argi eta zintzo bat adieraz dezatela hurrengo hilabeteetan". Horren harira, Arartekoak gainbegiratuko duen "elkarrizketa mahaia" sortzea proposatu du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X