Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute sexu-erasoa egotzita Iruñean, kalean emakume bat indarrez musukatzeagatik

26 urteko gizonezkoak emakumea gerritik heldu zuen, eta biktima ihes egiten saiatu zen arren, gizonak ahoan musu ematea lortu zuen. Emakumeak salaketa jarri zuen Udaltzaingoaren aurrean.

Gizon bat atxilotu dute Iruñean sexu-erasoa leporatuta emakume bati indarrez musu ematea egotzita, Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

26 urteko gizonezkoa Mercaderes kalean barrena zihoan koadrilarekin batera, eta emakume koadrila batekin gurutzatu zen. Gizona emakumeengana hurbildu zen, eta haiek bakean uzteko eskatu zioten. Baina gizonak emakumeetako bat gerritik heldu zuen eta musu eman zion, emakumea ihes egiten saiatu zen arren, biktimak Udaltzaingoaren aurrean salatu zuenez.

Agenteak zebiltzan erasoa gertatu zen inguruan, eta emakumeak haiengana jo zuen eta salaketa jarri zuen. Ondoren, gizona atxilotu zuten eta jada epailearen esku dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X