Getxoko noranzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BI637 errepidea bere onera etorri da, bi orduko ilaren ostean

Ezbeharrean bost ibilgailuk talka egin dute. Ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

Istripu bat gertatu da gaur arratsaldean BI637 errepidean, Erandion (Bizkaia), Getxorako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira bi orduz.

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte, eta ibilgailuak bazterbidetik igaro behar izan dira.

Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i azaldu diotenez, ezbeharrean bost ibilgailuk talka egin dute. Istripua 14:40aldera jazo da.

Pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X