Amatasun unitateko segurtasun neurri berriak martxan dira gaurtik Basurtuko Ospitalean
Gaurtik indarrean dira Basurtuko Ospitalean, Bilbon, amatasun unitateko segurtasun neurri berriak. Basurtuko bahiketaren ondotik, protokoloa egokitzea eta zorroztea erabaki zuen Osasun Sailak, horrelako gertakariak ez errepikatzeko.
Aurrerantzean unitate horretan sartzeko eta bertatik ateratzeko, beharrezkoa izango da identifikazio kode bat. Aurrerago, langileek uniformeak hartzeko makina bat ere ipiniko dute, txartel profesionala ez duen inork uniformerik har ez dezan.
Ospitale guztietan ezarri dituzte neurri bereziak, haur jaioberriak babesteko. Neurriok, baina, ezberdinak dira batean eta bestean, tokian tokiko berezitasunetara egokitutako neurriak direlako, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren esanetan.