Pancho Egozkue pilotu ohia larri zauritu da Beriainen izandako istripu batean
Albiste gehiago gizartea
Mendozak Bernedon gertatutakoa "lehenbailehen" argitzeko eskatu du, "inor jomugan jarri gabe, baina erantzukizunez"
"Adingabeez ari gara, eta horiek babesteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezin du xehetasunik eman", adierazi du ahaldun nagusiak.
"Bazkari solidario hauekin, gorputza eta arima elikatu nahi ditugu"
Bizkaiko 250 sukaldarik osatutako Bisubi Fundazioak Utopia Isila ekimena jarri du abian. Hilean behin, pertsona zaurgarriz osatutako talde bat gonbidatuko dute esperientzia gastronomiko batera, jankide horien “gorputza eta arima” elikatzeko helburuarekin. Lagun Artean elkartea izan da iraileko bazkarian gonbidatua.
Ikerketapean dira Paisaiako arrantza-ontzi bateko hiru tripulatzaile matxinada bat antolatzeagatik
Guardia Zibilak azaldu duenez, tripulatzaileak ikerketapean dira kapitaina mehatxatzeagatik eta, horietako bi, ontziaren armadoreari erasotzeagatik.
Valentziako probintziak alerta gorrian jarraitzen du; Kataluniako Gobernuak, aldiz, “okerrena” igaro dela dio
Denboraleak 358 ml/m2 baino gehiago utzi ditu hamabi orduan Valentziako Erkidegoan. Bien bitartean, Kataluniako Gobernuak “zuhur” jokatzea eskatu du, nahiz eta egoerak hobera egin duen.
Abisu gorriak indarrean jarraitzen du Valentziako probintzian, eurite handiengatik
Valentzia hiriburuan denboraleak datozen orduetan izango duen bilakaerarekin kezkatuta daude. Hiriko alkateak adierazi duenez, "litekeena da unerik gogorrenak arratsaldean iristea".
Miguel Unamunori omenaldia, haren jaiotzaren 161. urteurrenean
Bilboko Udalak omenaldia egin dio astelehen honetan Miguel de Unamunori, 1864an jaio zela 161 urte bete direnean. Ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lore-eskaintza egin du, eta Unamuno deskribatu du "kulturarekin, askatasunarekin eta giza duintasunarekin konprometitutako bilbotar" gisa.
Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurkako lau salaketa ditu, Bernedoko udalekuetako gertakariak direla eta
Ikerketa judiziala astelehen honetan jarri da martxan, lehen salaketa jarri zenetik ia bost hilabete igaro direnean. EAEko fiskal nagusiak adierazi duenez, maiatzean epaitegira iritsitako polizia-atestatua "linboan" geratu zen.
Osasun sailburuak ez du parte hartuko Lurralde arteko Kontseiluan, Ministerioaren jarrera salatzeko
Alberto Martinezek salatu du Ministerioak ez dituela kontuan hartu Euskadiren proposamenak, hala nola BAME plazak handitzea eta euskara baloratzea espezialisten formakuntzan.
EAEko fiskal nagusia, Bernedoko udalekuei buruz: "Bidalitako atestatua linboan geratu zen"
Maria del Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak adierazi duenez, Fiskaltzak komunikabideen bidez izan du Bernedoko udalekuetan gertatutakoaren berri. "Bidalitako atestatua linboan geratu zen, eta ez zuen bultzatu aurretiazko eginbideak abiaraztea, derrigorrez egin behar diren arren", adierazi du Adanek. "Epaitegiari eskatu diogu berehala ekin diezaiola", gaineratu du.
Lanuzte instituzionala EHUn, Palestinari eta Sumud flotillari elkartasuna adierazteko
'EHU Palestinarekin. Stop Genocide' lelopean, EHUko errektore-taldeak deitutako elkarretaratzeak 11:00etatik 11:30era egin dira Unibertsitateak dituen hiru campusetan.