Indarkeria matxistarekin lotutako salaketak ia % 10 hazi dira EAEn, eta % 36 Nafarroan
Indarkeria matxistarekin lotutako salaketak nabarmen ugaritu dira urteko bigarren hiruhilekoan, 2022ko datuekin alderatuta, EAEn % 9,5 gehiago eta Nafarroan % 35,9 gehiago izan baitira, Espainiako Estatuko Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiak jasotako datuen arabera.
EAEn, % 9,5ekoa izan da gorakada, 2022ko epe bereko datuekin alderatuta, eta orduan % 11,2 egin zuen gora.
Apiriletik ekainera, indarkeria matxistaren 1.637 biktimak jarri dute salaketa, tartean adingabe batek.
Horietako 98k bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurka ez deklaratzeko eskubidea baliatu dute, iaz baino % 29,5 gutxiagok.
EAEko epaitegietan, 277 babes agindu eskatu dira, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago, eta 199 onartu dira, % 13,1 gehiago. Gainera, guardiako epaitegietan, 109 eskaera egin dituzte, eta 59 onartu dira.
Aipatu iturriaren arabera, indarkeria matxistarekin lotutako Araba, Bizkai eta Gipuzkoako epaitegiek 308 gizonezko epaitu dituzte apirila eta ekaina bitartean, 2022an baino % 11,6 gehiago, eta 303 zigortu dituzte, epaitutakoen % 98,4.
Zigor epaitegien kasuan (5 urterainoko zigorrak epaitzen dituzte), genero indarkeriarekin lotutak 377 epaiketa egin dira, eta epaitutakoen % 84,1 zigortu dituzte.
EAEko Lurralde Auzitegietan (5 urtetik gorako zigorrak ezartzen dituzte), 10 inputatu epaitu dituzte emakumeen kontrako delituekin lotuta, eta 9 zigortu dituzte.
Bestalde, adin txikikoeen epaitegietan, sei adingabe epaitu dituzte indarkeria matxista egotzita, eta lau kasutan ezarri dituzte neurriak.
Nafarroa
Nafarroaren kasuan, datuek % 35,9ko igoera erakusten dute biktima kopuruari dagokionez. Guztira 677 salaketa jarri dira urteko bigarren hiruhilekoan, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 179 gehiago.
Guztira, 6 emakume izan dira bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurka deklaratzeari uko egin diotenak, iaz baino 18 gutxiago.
Era berean, 117 babes agindu eskatu dira, eta 91 onartu.
Foru Erkidegoko Emakumeen aurkako Indarkeria epaitegietan 74 gizonezko epaitu eta 69 zigortu dituzte, aurreko urteko epe berean baino bi gehiago.
Bost urterainoko zigorrak ezartzen dituen Iruñeko Zigor Auzitegiak 107 pertsona epaitu (iaz baino % 15,7 gutxiago) eta 96 zigortu ditu.
Delitu larrienak eta helegiteak aztertzen dituen Nafarroako Lurralde Auzitegiko Bigarren Sekzioak ebazpen bakarra eman du (zigorra), 2022ko epe berean baino 7 gutxiago.
Azkenik, hiru adingabe zigortu dituzte indarkeria matxistarekin lotuta, eta neurriak ezarri dizkiete.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.