Gabonetan eta udan haur ukrainarrak hartzeko harrera familia bila dabil Chernobil elkartea
Txernobylgo haurrentzako harrera-familiak lortzeko kanpaina abiatu du Chernobil elkarteak, bai Gabonetako oporretarako baita datorren udari begira ere, Ukrainako gerra tarteko, 6-14 urte bitarteko adingabeak etxean har ditzaten.
Elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez, Txernobylgo haur horiek "orain sekula baino gehiago behar dute beren eremetik ateratzea, gerra, elikagai eskasia eta bizi duten tentsio soziala dela medio".
Elkartearen arabera, "euskal familiek aldi baterako atsedena" eman diezaiekete; izan ere, "hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka gero eta kronifikatuago dago".
Nerea Albisu boluntarioak azaldu duenez, "Ivankivetik, Txernobyldik gertuen dagoen eskualdeko hiriburutik, kontatzen digute gerraren inguruan bizi direla hango haurrak eta asko sufritzen ari direla"; izan ere, euren programako familia guztiek dute senide zuzenen bat, bizilagunen bat edo lagunen bat frontean, eta egunero jasotzen dute heriotzen, zaurituen edo desagertuen berri".
Hala, interesa duten familiak edo edozein zalantza argitu nahi dutenak "konpromisorik gabe" jar daitezke harremanetan elkartearekin, webgunearen edo harremanetarako telefonoaren bidez (webgunean dago eskuragarri).
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, mendateen egoera bertatik behera jarraitzeko
Jarraipen eta informazio fasea da martxan dagoena. Elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko zazpi garabi eta 130 laguntza-ibilgailu egongo dira eskuragarri.
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan
Euriak eta neguko giroak ez ditu herritarrak kikildu eta milaka lagun gerturatu da Areatzara azoka bereziaz gozatzera.
Euria gorabehera, giro ederrarekin ari dira ospatzen San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona dabiltza, hara eta hona, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan barrena.
Gaur goizaldean Bilbon izan den tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaueko aisialdirako lokal baten inguruan izan da, eta tiroen egilea bilatzen ari dira orain.
Jende asko Donostian San Tomas eguneko ferian, goizeko aterrunea aprobetxatuz
Talogileak etengabe ari dira lanean goizean goizetik, eta bertako produktuen saltokiek ere aukera paregabea eskaintzen dute gabonen atariko jai honetan sabelak gozatzeko.
A-1 errepidea itxita egongo da hainbat egunez Iruraiz-Gaunan, Irungo noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren
Suteak kalteak eragin zituen asfaltoan, eta konpondu egin behar dute. Trafikoa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.
Harrera jendetsua egin diete Baionan Olentzerori eta Mari Domingiri
Ohiturari jarraikiz, Errobi ibaian barrena traineruz heldu dira Lapurdiko hiriburura. Opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute biek ala biek.
Negu astronomikoa igande honetan hasiko da eta bi eklipse izango ditu
Urtaro berria abenduaren 21eko 16:03an hasi eta martxoaren 20an amaituko da, udaberria hastearekin batera. Eklipseak ez dira Euskal Herritik ikusgai izango.
Bizileku irtenbide bat eskatu dute Gasteizen asilo bila dauden Maliko pertsonentzat
Gaur egin duten protestako bozeramaileetako batek manifestu bat irakurri du, eta gogorarazi du maliar horiek gerratik eta pobreziatik ihes egiteko atera zirela beren herrialdetik, eta itxaron egin behar dutela asilo eskaera izapidetzeko, "gehienetan, urteak atzeratzen direlako gestioak".
Ireki dute berriro AP-1 errepidea, kamioi baten istripuagatik itxita egon ostean
Kamioi batek su hartu du AP-1 errepidean, Iruraiz-Gaunan (Araba), eta errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan.