SEXU ABUSUAK ELIZA KATOLIKOAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Estatuko 236.000 pertsona izan dira Elizaren sexu abusuen biktima

Espainiako herri defendatzaileak Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen inguruko txostena aurkeztu du.
Angel Gabilondo Espainiako herritarren defendatzailea
Angel Gabilondo Espainiako herritarren defendatzailea. Argazkia: EFE

Eliza katolikoan gertatutako sexu abusuen inguruko lehen txosten ofiziala argitaratu du Espainiako herri defendatzaileak. 777 orrialdeko txostenak ez du zehazten biktima kopurua, baina 8.000 pertsonaren artean egindako inkesta batetik ondorioztatu du 18 urtetik gorako Espainiako biztanleen % 0,6 inguru izan daitezkeela biktimak (236.000 pertsona).

Angel Gabilondo Espainiako herri defendatzaileak Eliza katolikoaren eremuan gertatutako sexu abusuen eta botere publikoen zereginari buruzko 777 orrialdeko dokumentua aurkeztu du gaur goizean, duela urte eta erdi Diputatuen Kongresuak egin zion eskariari erantzunez.

Gabilondok prentsaurrekoan azaldu duenez, 487 biktimak (hamarretik ia bederatzi, gizonak) salatu dituzte Elizako kideek egindako sexu abusuak Espainiako herri defendatzaileak horretarako sortutako batzordean.

Erasotzaile gutxi batzuk baino ez dituzte eraman epaitegi zibilen aurrera, eta beste batzuei epaiketa kanonikoak egin dizkiete.

Txostenaren arabera, Elizako agintariek biktimak isilarazi eta gutxietsi dituzte, eta diru funtsa sortu beharko litzateke biktimentzat.

Bestalde, Espainiako Apezpikuen Batzarrak ezohiko bilera deitu du astelehenerako, herri defendatzailearen txostena aztertzeko. Gabilondok prentsaurrekoan adierazi duenez, gotzainek bilera horretan parte hartzera gonbidatu dute, baina, "familia arrazoiak" direla eta, ez da joango. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X