Getafen bikotekide ohia hil zuen gizona atxilotu dute bigarrenez, lehenengoan aske utzi ostean
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu zuen Getafen larunbatean, emazte ohia hil zuelakoan. Atxilotuak aurrekariak zituen, tratu txarrengatik.
Bere burua zuritu nahian, igande gauerdian Poliziaren aurrean agertu zen gizona, hilketa gertatu zenean kanpoan zegoela erakusten omen zuten froga faltsuekin. Hasiera batean, aske utzi zuten, baina ikerketak aurrera egin ahala, berriro hartu zuten atxilo.
Hain zuzen ere, agenteek ondorioztatu zuten berak hil zuela 39 urteko emakumea, Madrilgo Poliziaren Buruzagitza Nagusiak jakinarazi duenez.
Esan bezala, 50 urteko gizonak aurrekariak zituen biktimari iraganean egindako tratu txarrengatik; horregatik, hain zuzen, VioGen indarkeria kasuak aztertzen dituen sisteman erregistratuta zegoen, iturri horiek zehaztu dutenez.
Sistema horrek indarkeria matxista kasuekin lotuta dauden biktimak eta horien bikotekideak edo bikotekide ohiak ikertzen ditu. Oraindik, baina, ez dute argitu atxilotuak urruntze agindurik ote zeukan.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean