Osakidetzaren 40. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzan "neurrigabeko eskaerak eta katastrofismoa" bazter uzteko deia egin du lehendakariak

Urkulluren hitzetan, "egungo errealitatera eta erronketara" moldatu behar da Euskal Osasun Zerbitzua, "errealismoaren printzipioa" aplikatuta, betiere. Osakidetzaren 40. urtemuga ospatzeko ekitaldian egin ditu adierazpenok.
20231108113546_inigo-urkullu_
18:00 - 20:00
Iñigo Urkullu, Osakidetzaren 40. urteurrenean: ''Egungo errealitatea eta egungo erronkak ezberdinak dira''

Osakidetza "munduko osasun zerbitzu publiko hoberenetarikoa izaten jarraitzeko" helburua jarri dio Iñigo Urkullu lehendakariak bere buruari, baina horretarako, "neurrigabeko eskaerak eta katastrofismoa" bazter utzi eta "errealismo printzipioa etengabe aplikatuz" lanean jarraitzeko deia egin du. 

Osakidetzak 40 urte bete dituela eta, ekitaldia egin dute gaur Gasteizen, eta bertan hartu du parte lehendakariak. Azken lau hamarkadotan milaka profesionalek egindako "ahalegina eta lana" goraipatu ditu, batez ere pandemia garaikoa. "Iluntasunari argia eman zioten, eta amesgaizto hartatik irteten lagundu gintuzten". 

Gogora ekarri duenez, Euskal Osasun Zerbitzua 1983an sortu zuten, eta orduan "zerotik" abiatu zuten bidea. "Duela 40 urte euskal gizarteak amets bat izan zuen: Herri bezala haztea, gure buruaren jabe izatea, gure erakundeak garatzea. Amets horri erantzuna emanez, martxan jarri genituen, ia-ia zerotik, egun ezagutzen ditugun erakunde eta zerbitzu publiko guztiak", azaldu du.

"Osakidetza euskal gizartearen amets hartatik jaio zen, eta 40 urteren buruan, esan genezake ametsa errealitate bihurtu dela", esan du pozarren. 

"Garai berria"

Lehendakariaren arabera, urtemuga honek "garai berri" baten hastapenarekin egin du bat. Oraingo honetan, "ez gara zerotik hasten" baina "herritar modura onartu behar dugu baliabide publikoak mugatuak direla eta aurrerapauso bakoitza egiteko lan handia egin behar dugula".

Hala, "egungo errealitatera eta erronketara" moldatu beharra dagoela uste du. "Ezin gara konformatu. Etengabeko hobekuntzan egiazki sinisten dugulako". Dena dela, azken 40 urteotan bezala, "errealismoaren printzipioa etengabe" aplikatzea eskatu du, "neurrigabeko eskaerak eta katastrofismoa" alde batera utzita.

Lehendakariaz gain, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ere hartu du hitza. Horren ustez, Osakidetza "ongizate ereduaren muinetako bat" izan zen eta da, eta gogora ekarri du pandemia garaian "eusteko" erakutsitako indarra. 

Aintzatespen-ekitaldi instituzionalean Jaurlaritzako osasun sailburu izandako batzuk hartu dute parte, eta domina jaso. Halaber, gogoan izan dituzte Jesus Javier Aguirre Bilbao eta Iñaki Azkuna hildako sailburuak. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X