% 9,3ra igo da Euskadin bizi den atzerritarren kopurua
Atzerritar jatorriko 203.662 pertsona bizi dira Euskadin, hots, erkidegoko biztanleen % 9,3.
2022ko urtarrilaren 1ean baino % 9,1 atzerritar gehiago daude, baina Estatuko batezbestekora (% 12,6) iritsi gabe, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera.
Portzentajea aldatu egiten da lurralde batetik bestera. Hain zuzen ere, Arabak du tasarik altuena —% 10,6— (iaz baino 6 hamarren gehiago); Gipuzkoak du bigarren handiena —% 9,3— (2022an baino 7 hamarren gehiago), eta Bizkaiak txikiena —% 8,8— (7 hamarren gehiago).
Herrialde amerikarretatik heldutakoak dira atzerritarren % 44,1, iaz baino % 3,3 gehiago. Kolonbiarrak, nikaraguarrak, hondurastarrak, venezuelarrak eta paraguaiarrak dira horietako gehienak (atzerritar jatorriko herritarren % 29,6 eta amerikar jatorriko % 67,1).
% 22,8k, bestalde, herritartasun europarra dute, Errumania buru dela (europar jatorriko herritarren % 9,1, eta europar jatorrikoen % 40). Errumaniarrek atzetik dituzte portugaldarrak (% 13,4) eta ukrainarrak (% 11,2).
Afrikar herrialdeetatik Euskadira iritsitakoak dira atzerritarren % 25,1; erdiak marokoarrak (% 54,1). Aljeria, Senegal eta Nigeriak ere badute tokia (afrikar jatorriko atzerritarren % 13,4, % 10,4 eta % 8,1, hurrenez hurren).
Azkenik, Asia eta Ozeania utzita Euskadin bizi direnen kopurua % 8koa da. Txinatik eta Pakistandik iritsitakoak dira talde horretako atzerritarren % 73,5.