EAEko 41 udalerrik jaso dezakete tentsiopeko eremu izendapena
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen alokairuari eta tenkatutako eremuei buruzko azterketa egin du. Argitaratu duen txostenean azaltzen duenez, erkidegoko 251 udalerrietatik 41ek eska dezakete tentsiopeko eremu izendatzea; kasu batzuetan, herri edo hiri osorako eta, beste batzuetan, barruti batzuetarako. Horien artean daude hiru hiriburuak, hauetako barruti gehienak tenkatutako eremu gisa definiti baitaitezke, eta baita Bilboko eta Donostiako inguruko herrien gehiengoa ere.
Diagnostikoa egiteko orduan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren mende dagoen erakundeak kontuan hartu ditu joan den udaberrian Madrilen onartu zen Etxebizitza Legeak zehazten dituen bi irizpideak: 2017tik 2022ra bitarteko prezioen igoera KPI gehi hiru puntu (EAEn % 17) baino handiagoa izatea eta etxebizitza-gastuen batez besteko karga etxekoen unitateen batez besteko errentaren % 30a baino handiagoa izatea.
Txostenaren arabera, EAEko biztanleen % 54, hau da, 1,2 milioi pertsona, tentsiopeko eremu gisa identifikatutako udalerri edo barrutietan bizi dira.
Lurraldeka aztertuta, Gipuzkoan tentsiopeko eremutzat hartuko liratekeen 20 udalerrietatik gehienek batez besteko alokairu-errenta handia dutelako jasoko lukete definizio hori. Andoain, Astigarraga, Beasain, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Ordizia, Urnieta, Pasaia, Usurbil, Zestoa eta Zumaiak udalerri osorako egin ahal izango dute eskaera.
Bestalde, Arrasatek, Azkoitiak, Tolosak, Zarautzek eta Donostiak zati batean egin ahal izango dute, barruti batzuetarako. Hiriburuaren kasuan, tenkatutako eremutik kanpo geratuko dira erdialdeko, Aieteko, Amara Berriko, Martuteneko eta Miramon-Zorroagako gune batzuk eta Antigua, Añorga, Ibaeta, Igeldo eta Zubieta auzoak.
Bizkaian, 19 udalerrik eska dezakete adierazpen hori. Barakaldo, Basauri, Berango, Etxebarri, Santurtzi, Sestao, Sondika eta Urduliz oso-osorik definituko lirateke gune tenkatu gisa.
Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Leioa, Ortuella eta Portugaletek, berriz, partzialki egingo lukete. Bilboren kasuan, deklarazio horretatik kanpo geratuko litzateke 6. barrutia, alegia, Abandori eta Indautxuri dagokiena.
Azkenik, Araban bi dira udalerriak. Horietako bat Gasteiz da, bertako ia barruti guztietan (6.ean izan ezik) batez besteko alokairu-errentak errenta erabilgarriaren % 30 gainditzen baitu. Hiriburutik kanpo, Alegria-Dulantzi udalerria bakarrik egongo litzateke egoera horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko Lehen Auzialdiko Auzitegiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Testuinguru horretan, hiru atxilotuak -adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat- behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute auzibidean zehar deitzen dituzten guztietan. Halaber, 17 urteko gazte bat ikertzen ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Bederatzi zauritu A-21 errepidean, Irunberrin, bost ibilgailuk talka eginda
Ezbeharra ostiraleko 18:17an jazo da, eta istripuan zauritutako zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Zaurituek hainbat lesio dituzte, batez ere traumatismoak.
Barakaldon ostegunean tirokatu zuten gizona hil egin da
Osteguneko 20:30ean, Lasesarre futbol-zelaiaren inguruan, gizon batek ibilgailu baten barrutik hainbat aldiz egin zion tiro eskopeta batekin.
Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregitxoaren kasua, hirigintza deliturik eta prebarikaziorik ez dagoelako
Magistratuak uste du higiezina eraistea (2024ko abuztuan egin zen) hirigintza-araudiaren babespean zegoela, eta ondorioztatu du ez dagoela ikertzen jarraitzeko oinarririk. Hamar pertsona ikertu zituzten auzian, tartean EAJko hiru zinegotzi ohi. Testuinguru horretan, Getxoko PPk eta EH Bilduk helegiteak aurkeztuko dituztela iragarri dute.
Mena Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira bertan sua itzaltzeko lanean, tartean aireko sei baliabide.
Ertzaintzak laguntza eskatu die beste polizia indar batzuei Azpeitiko hilketaren harira
Ikertzaileek zaintza-kameren grabazioak eskatu dizkiete azken orduotan inguruko hainbat establezimenduri, gertakariak izan ziren kaleko irudiak aztertzeko. Ikerketak aurrera jarraitzen du, hiltzailea lehenbailehen aurkitzeko asmoz.