Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anbulantzia gidari bat ikertzen ari dira, Mallabiko ibilgailuetako baten sabotajeagatik

Anbulantziak sei beira zituen apurtuta, eta barrutik hautsi omen zituzten. Ertzaintzak anbulantzia horren gidariaren aurkako izapideak abiatu ditu, ibilgailuari kalteak egitea leporatuta.
sabotaje-ambulancias-bizkaia
Sabotajea jasan duten anbulantzietako baten irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Ertzaintza anbulantzia bateko gidaria ikertzen ari da, Mallabiko anbulantzia batek jasandako sabotajearekin lotuta. Ibilgailuak sei beira zituen apurtuta, eta barrutik hautsi omen zituzten.

Ostiral gaueko hamabiak aldera jakinarazi zioten Ertzaintzari Mallabian (Bizkaia) anbulantzia bat saboteatu zutela eta hainbat beiratan kalte handiak zituela.

Bertaratu eta lehen ikerketak egin ondoren, agenteek ikusi zuten beirak ibilgailuaren barrutik hautsita zeudela, ibilgailuaren segurtasun-mailuarekin berarekin. Ondorioz, anbulantzia erabilezin geratu zen eta zerbitzutik kendu behar izan zuten. Sei beira hautsita zituen; alboetako hiru, atzealdeko bi eta aurrealdekoa.

Gertakari horiek ikusita, eta beharrezko ikerketak egin ondoren, Ertzaintzak horren gidariaren aurkako izapideak abiatu ditu, ibilgailuari kalteak egitea egotzita.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu