Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tolosako osteopatarekin lotuta sexu-eraso kasu gehiago egon daitezkeela uste du Ertzaintzak

Atxilotua aske geratu zen fidantzapean, eta karguekin, urtarrilak 23an. Oraingoz, ez da salaketa gehiagorik jaso. Tolosako Udalak, Mugimendu Feministarekin batera, elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan, Plaza Zaharrean.
Tolosako Ertzain-etxea.
Tolosako Ertzain-etxea.

Bi sexu-eraso leporatuta (horietako bat adin txikiko bati egindakoa) Tolosan joan den astean atxilotutako gizonezkoa kargupean aske utzi zuen Tolosako Epategiko epaileak, fidantzapean, deklarazioa hartu ostean. Urtarrilaren 23tik dago aske. 

Bien bitartean, ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintzak uste baitu pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak. Hori dela eta, Oriako ertzain-etxean salaketa jartzeko gomendatu diete biktimei. Asteburuan albistea zabaldu zenetik, ez dela beste salaketarik izan zehaztu du Segurtasun Sailak.

Urtarrilean bi emakumek (horietako bat adin txikikoa) salaketa jarri ostean, joan de astean atxilotu zuten gizonezkoa. Bere kontsultan, ukituak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak egitea egozten diote.

Salaketen arabera, bi kasuetan ustezko erasotzaileak masaje-saioa bizkarreko, lepoko edo gerrialdeko eremuetan hasten zuen, baina, handik gutxira, eremu intimoak ukitzen hasten zen, inolako baimenik gabe. 

Gertakariak jazo ziren unean, bi kasuetan, ustezko erasotzailea eta haren biktima bakarrik zeuden kontsultategian, eta gizonak masaje-saioan izandako jokabidearen beldur izan ziren emakumeak. Joan den astean atxilotu ondoren, atxilotuaren kontsulta miatu zuten ertzainek, ikertzen ari diren gertaerekin lotutako aztarna bila.

Sona handiko profesionala da atxilotutako gizonezkoa Tolosaldean, eskualdeko kirol talde askorekin aritzen baita lanean.

Gaitzespena eta elkarretaratzeak

Tolosako Udalak, udalbatza osatzen duten alderdi guztien adostasunarekin, modu irmoan gaitzetsi ditu Tolosan salatu diren bi sexu-erasoak.

Halaber, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, erasoak jasan dituzten emakumeen eskura jarriko ditu baliabide guztiak, "hala nahiko balute, doako

laguntza psikologiko eta juridikoa eskainiz".

Andu Martinez de Rituerto alkateak, elkartasuna azaldu die biktimei, eta gisa honetako erasoen aurrean, zero tolerantzia izango dutela aitortu du. "Erabat arbuiagarriak dira

jarrera hauek. Behin eta berriro errepikatuko dugu ez dutela tokirik gure gizartean", esan du alkatean. Era berean, babesa azaldu die biktimei, eta "beren intimitatea errespetatzeko eskatu".

Tolosako Udalak, Mugimendu Feministarekin batera, elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan, Plaza Zaharrean. Bertan, manifestu bateratua irakurriko dute.

Gertatutakoa salatzeko, Itaia Antolakundeak protesta-bilkura deitu du gaur arratsaldeko 19:30erako Tolosako Trianguloa Plazan. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X