Eguzkia eta egonkortasuna, Ostegun Gizenak ekarriko duen aldaketaren atarian
Asteburuko eguraldi bera izango dugu datorren astearen hasieran, eta eguzkia nagusituko da, baina ostegun arratsaldean euria eta ezegonkortasuna iritsiko dira, inauterietan geratzeko asmoz, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Gaur, giro lasaia eta eguzkitsua izango dugu ia lurralde osoan. Alabaina, isurialde atlantikoko hainbat lekutan litekeena da guztiz ez garbitzea eta behe-hodeiak agertzea, batez ere kostaldean. Hegoaldean, berriz, behe-lainoa jaso ostean, giro eguzkitsua izango dugu; zenbait txokotan, behe-lainoa iraunkorra izan daiteke. Haizea norabide finkorik gabe ibiliko da, ahul, eta arratsaldean, ipar-ekialdekoa sartuko da kostaldean. Tenperaturan aldaketarik nabarmenik ez da espero.
Giro berdintsuarekin hasiko dugu astea. Asteleheneko ordu askotan eguzkitsu egongo da, baina goizean goiz lainoa izango da barnealdean eta tarteka behe-hodeiak ere izango dira iparraldean. Egunak aurrera egin ahala, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira. Haizea ahul ibiliko da berriro, eta tenperaturak ildo beretik jarraituko du. Araba eta Nafarroako zenbait lekutan, izotza egin dezake.
Asteartean, giro egonkorrak jarraipena izango du. Aldaketa esanguratsuena hodeitzan nabarituko dugu, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak bezperan baino ugariagoak izango baitira. Gainerakoan, antzera jarraituko dugu; haizea ahul ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz kostaldean, eta tenperaturak ere antzeko balioetara iritsiko dira. Araba eta Nafarroako zenbait lekutan, izotza egin dezake berriro.
Asteazkenetik aurrera, eguraldiak ezegonkortzera egingo du, eta ostegunerako, Ostegun Gizenerako, euria espero da arratsaldean, eta giro hori nagusituko da inauterietako asteburuan.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.