Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei atxilotu Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Lapurreta eta bere borondatearen kontra atxikitzea ere egotzi diete, eta epailearen esku jarri dituzte. Donostiako Udalak gaitzetsi egin du erasoa, eta elkarretaratzea deitu du larunbat eguerdirako.

Donostiako Udaltzaingoak sei pertsona atxilotu ditu azken orduetan, emakume bati sexu-erasoa egin diotelakoan. Lapurreta eta bere borondatearen kontra atxikitzea ere leporatu diete. 

Salaketa ostegunean jarri zuen emakumeak, eta sei atxilotuak epailearen esku jarri dituzte jada. Ikerketak irekita jarraitzen du, erasoaren nondik norakoak argitu eta atxilotuen inplikazioa argitzeko. 

Emakumeak jarritako salaketaren aurrean, Udalak ohar instituzionala kaleratu du, emakumeak jasandako sexu-erasoa "erabateko irmotasunez gaitzesteko"

Udalak "babesa eta elkartasuna" adierazi dio "eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere", eta "indarkeria-egoerak pairatzen dituzten edo pairatu dituzten emakume guztiei" jakinarazi die "laguntza behar eta nahi izanez gero Udalak dituen zerbitzu eta baliabideetara jo dezaketela".

Oharraren arabera, "mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde".

Udalaren adierazpen instituzionalean gaineratu dutenez, "beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela".

Udalak gaitzespena adierazteko elkarretaratzea deitu du. Larunbatean, otsailak 17, egingo dute, 12:00etan, Alderdi Ederren.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X