EHUko komunitateak gutxiengo taldeek gidatutako "elkarbizitza baketsuaren aurkako erasoak" salatu ditu
EHUko errektoretzak, dekanotzak, irakasleek eta ikasleek manifestu bat bultzatu eta sinatu dute, talde minoritarioek gidatuta izan diren "bizikidetza baketsuaren aurkako erasoak" salatzeko. Azken hilabeteotan "pertsonen kontrako eraso fisikoak eta hitzezkoak, irainak eta mehatxuak, tresneriaren eta instalazioen suntsiketa" izan direla-eta. Dokumentuaren arabera, "gehiegikeria horien arrazoia da ez dituztela onartzen euskal unibertsitate publikoan indarrean dauden bizikidetza-arauak".
EHUren webgunean zintzilikatuta dagoen testua 1.400 pertsonak baino gehiagok sinatu dute dagoeneko. Testuaren izenburua "Unibertsitate publikoaren eta bertoko ikasle eta langileon alde" da, eta azken hilabeteetan "bizikidetza baketsuaren aurka behin eta berriz egin diren erasoak" kritikatzen ditu, hala nola Arabako Campuseko Errektoreordetzan, Letren Fakultatean, Informatika Fakultatean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan gertatutako "adibide tristeak".
Manifestuak azpimarratzen duen bezala, "dirudienez, okerkeria hauek egin dituztenek ez dituzte onartzen ez bere egiten unibertsitatea gobernatzen duten bizikidetza arauak" -Hizkuntza Kontseilua eta lehen Etika Kodea-. "Zalantza barik, neurriok kritikatu egin daitezke. baina, zalantza barik, kritika oro -adierazpen askatasunetik sortua baita- besteen adierazpen askatasuna errespetatuz egin behar da", eta baieztatu dutenez, "desadostasuna isilarazi nahi dute, eta, hortaz, eztabaida eta bizikidetza eragotzi".
Halaber, gogorarazi dutenez, "jokabide horietako batzuek ondarea suntsitzea dakarte, eta kalte horiek diru publikoz konpondu behar dira, geure zergetatik datorren eta agorrezina ez den diruaz, horren ondorioz beste helburu batzuetarako erabili ezin izango den diruaz".
"Hitz batean -azpimarratu dute-, halako portaerek kalte egiten diete pertsonen eskubideei, ondasun publikoei eta gure unibertsitate publikoaren izen onari".
Erasoak "guztiz onartezin" jo dituzte, eta nabarmendu adierazpen honekin argi utzi nahi dutela ez direla erasoen aurrean isilduko. "Nahi dugu unibertsitateko langile eta ikasle guztiok berton eroso eta seguru sentitzea, nahi duguna askatasunez adierazi ahal izatea eta elkarrizketan askatasunez aritu ahal izatea, eta besteei gauza bera egiten uztea. Aldarrikatu nahi dugu unibertsitateko eremu publikoak askatasun eta gozamen eremuak izan behar direla, beldurrik gabeko eremuak, guztion eremuak", dio testuak.
Portaera horiek "unibertsitatearen izaeraren kontrakoak" direla eta "erabat gaitzesten" dituztela azpimarratzen du "aringarririk gabe". Gaineratzen dutenez "deitoratzen dugu, eta geure egiten, haien biktima izan diren pertsonen mina. Haiei adierazten diegun elkartasuna, aldi berean, indarkeria ororen arbuio irmoa ere bada, indarkeria hori fisikoa, psikologikoa nahiz hitzezkoa izan".
Azkenik, azpimarratu dutenez, adierazpena sinatzen duten pertsonek beti defendatuko dituzte "unibertsitate publikoaren, haren balioen eta, jakina, bertan lan egiten eta ikasten duten pertsona guztiak".
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.