Bruselak "gogoan hartu du" euskara, katalana eta galizieraren ofizialtasuna, baina ez du eztabaida abiatu
Espainiako Gobernuak bost eta hamar minutu bitartean eman ditu gaur sei orrialdeko eta 16 puntuko dokumentua azaltzen, Gai Orokorren Kontseiluaren bileran. Bertan adierazten denez, "hizkuntza-aniztasuna bereziki garrantzitsua da Espainian, herrialdearen nortasun nazionalaren eta konstituzionalaren funtsezko aldea baita".
Azalpenaren ostean, gainerako Estatuek ez dute hitza hartu, eta, beraz, gaia ez da eztabaidatu, Belgikako Atzerri ministro Hadja Lahbibek bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez. "Gogoan hartu dugu. Ez da eztabaidarik izan eta hurrengo Gai Orokorren Kontseiluan zer gertatzen den ikusiko dugu", esan du ministroak, xehetasun gehiagorik eman gabe.
Espainiako Gobernuak duela bi aste eskatu zuen gai hori Europako Gaietarako ministroek gaur Bruselan izan duten bileraren gai-zerrendan sartzea, eta Belgikak, seihileko honetan EBko txandakako presidentetza bere gain hartu duenak, eskaera onartu zuen, estatu batek gai bat jorratzea eskatzen duen bakoitzean ohi den bezala.
Espainiak joan den abuztuan EBko hizkuntza-erregelamendua aldatzeko eskatu zuenetik, Espainiako Gobernuak harreman informalak izan ditu EBko Kontseiluaren zerbitzu juridikoekin, eta hainbat iturrik adierazi dutenez, Gobernuaren eta erakundearen lege-aholkularien artean iritzi kontrajarriak daude.
Baina truke informal horietatik harago, Espainiako Gobernuak ez die oraindik txostenik eskatu EBko Kontseiluko zerbitzu juridikoei neurriaren legezkotasuna bermatzeko. Europako hainbat estatuk Espainiaren proposamenaren inguruan dituzten zalantzak argituko dituen txosten horren zain, zaila izango da gaia berriro aztertzea maila politikoan, Europako iturriek onartu dutenez.
Gainera, zalantza legalak alde batera utzita, mesfidantza politikoak ere badaude, Anders Adlercreutz Finlandiako Europako Gaietarako ministroak gaur adierazi duenez. Ministroaren ahotan, bere herrialdearentzat "kezka nagusia" katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasuna onartzeak izan dezakeen ondorioa da; izan ere, Finlandiako iparraldean samiz egiten da, hizkuntza gutxitua.
Neurriak erabateko adostasuna behar du aurrera ateratzeko, eta adostasunik ez dagoenez, Fernando Sampedro Estatu idazkari espainiarrak gaur ziurtatu duenez, "beste dokumentu batzuk beharko balira", Espainiako Gobernuak entregatu egingo ditu, "Espainiak ez baitu aldarrikapena bertan behera utziko".
Espainiak, bestalde, neurriaren kostuak ordaintzeko konpromisoa hartu du, hainbat estatuk zalantzak azaldu baitituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.