Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketek gora egin zuten iaz, nabarmen: % 28 Nafarroan eta % 6,8, EAEn
Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketen kopuruak gora egin zuen iaz Hego Euskal Herrian. Nafarroan izan zen egoera handiena, % 28 hazi baitziren (guztira, 3.017 salaketa, 8 salaketa egunean). EAEn % 6,8koa izan zen igoera (denera, 6.512, 18 bat salaketa egun bakoitzeko).
Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak emandako datuak dira, 2023ari dagozkionak. Dena dela, kontuan hartu behar da datuok izozmendiaren punta baino ez direla. Izan ere, gero eta gehiago salatzen badira ere, kasu asko isilpean geratzen dira. Datu bat, adibiderako. Bikotekide edo bikotekide ohi matxistek 2023an eraildako 56 emakumeen kasuan, % 73k ez zuten euren erasotzailea aurrez salatu, Angeles Carmona Behatokiko presidenteak azaldu duenez.
Datuokin, genero indarkeriaren biktimen tasa 88,8an kokatu zen Nafarroan, eta 56,8an EAEn, betiere 10.000 emakumeko. Espainiako Estatuan 79,4an dago tasa.
EAEn, 6.468 biktima zenbatu ziren, % 6,5 hazita. Adinari erreparatuta, 22 adingabeak ziren, iaz baino halako bi gutxiago (47 izan ziren orduan).
Neurri judizialei dagokienez, 1.116 babesagindu eskatu ziren Euskadiko emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietan, aurreko urtean baino % 8,3 gehiago. Guztiak onartu ziren, eta azkenean 865 eman ziren, % 21,3 gehiago; ukatutakoak % 20,8 jaitsi ziren, 251 arte. Gainera, guardiako epaitegietan 422 babes-neurri eskatu ziren 2023an; horietatik 257 hartu ziren eta 165, ukatu.
Zigortutakoei dagokienez, 1.362 gizon epaitu zituzten, 2022an baino % 11 gehiagoa, eta gehientsuenak (% 97,3) zigortu (2022an baino puntu bat gehiago).
Zigor-arloko epaitegietan, bost urtera arteko espetxe-zigorra duten delituak epaitzen dituztenetan, genero indarkeriagatik epaitutako gizonak 1.397 izan ziren 2023an, % 11,1 gehiago, eta Lurralde Auzitegietan 33 pertsona epaitu zituzten, % 22,2 gehiago; % 81,8 kondenatua izan zen. Probintzia-auzitegi horietan, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan espezializatutako atalek epaitu zituzten delitu larrienak, bost urtetik gorako espetxe-zigorrekin.
Nafarroako epaitegietan hartutako neurriak aztertuta, 479 babes agindu eskatu ziren, eta horietatik 370 onartu zituzten (gainerako 109ak, ukatu).
Epaitutako eta zigortutako gizonei erreparatuta, 358ren kontrako epaiketa izan zen, eta ia gehienak (% 95) zigortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.