Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost gizon atxilotu dituzte Athletic-Atletico Madril partidaren aurretik izandako istiluekin lotura dutelakoan

Gertakariak Bilboko taberna batean jazo ziren, Kopako finalaurrekoaren aurretik. Athleticen "jarraitzaile talde arriskutsu" batek Atletico Madrilen zale bat kolpatu zuen eta kalteak eragin zituen lokalean. Operazioa zabalik dago, eta ez dute baztertu atxiloketa gehiago egotea.
Istiluak Bilboko taberna baten barrualdean gertatu ziren.
Istiluak Bilboko taberna baten barrualdean gertatu ziren. EITB Media

Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu Athleticen eta Atletico Madrilen arteko partida baten atarian izandako istiluekin harremana dutelakoan. Istiluok Bilboko taberna batean jazo ziren, otsailaren 29an, Errege Kopako finalerdikoaren itzuliko norgehiagokaren aurretik. 

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxilotutakoek 23 eta 41 urte artean dituzte, eta "Athleticeko jarraitzaile talde arriskutsu" bateko kideak omen dira. Desordena publikoak, gorroto delitua, lesioak eta mehatxuak egitea eta tabernan kalteak egitea egotzi diete. Beste gizon bat ikerketapean jarri du Ertzaintzak. 

Gertakariak San Mames estadiotik gertu dagoen ostalaritza establezimendu batean jazo ziren. Athleticeko jarraitzaileak talde madrildarraren zale batzuk zeuden tabernan sartu ziren, eta horietako bat jo zuten. Gainera, kalteak eragin zituzten tabernan. 

Ertzaintzak zabalik du oraindik ikerketa, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea. 

Bost atxilotuak Bilboko ertzain-etxera eraman dituzte, Bilboko guardiako epaitegiaren esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X