Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Bilbon aurkitutako 400 marihuana landarerekin zerikusia dutelakoan

Osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar sarera legez kanpo konektatuta iruzur egitea leporatu diete biei.
marihuana bilbo atxiloketak
Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon 400 marihuana landare aurkitu ostean

Ertzaintzak 39 eta 45 urteko bi gizon atxilotu ditu Bilbon, lonja batean atzemandako 400 marihuana landareren jabeak direlakoan.

Osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar sarera legez kanpo konektatuta iruzur egitea leporatu diete biei. Izan ere, plantazioak argiztatzeko, aireztatzeko eta ureztatzeko sistema bat zuten, legez kontrako argindar harguneak baliatuz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lonja horretan estupefazienteekin lotutako jardueraren bat egiten ari ziren susmoa zuen Ertzaintzak. Horregatik, miaketa egin zuen ostiral arratsaldean, eta bi gizon horiek atxilotu zituen, lokalera sartzen ari zirenean.

Polizia-etxera eraman zituzten biak, eta epailearen esku utziko dituzte beharrezko izapideak bukatutakoan.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias, IBMren ordenagailu kuantikoaz: "Zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakarriko ditu"

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan adierazi duenez, IBMk aurten Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoaren piezak dagoeneko Ibaetan dira. Sailburuaren ustez, "zientziaren munduan punta-puntan lan egiten duten pertsonak erakartzeko gunea izango da".    

Gehiago kargatu