Abisu horia ezarri dute Euskadin asteazkenean eta ostegunean 100 km/h-tik gorako haize-boladengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazkenean, 15:00etatik aurrera, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.
Halaber, egun horietan abisu horia egongo da nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik eta itsasaldeko inpaktuagatik, itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatzeko probabilitatearen aurrean.
Bihar, asteazkena, 15:00etatik 21:00etara haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, batez ere mendebaldeko mendialdeetan, horietan 110 km/h-ra iritsiko baitira.
Bizkaiko eta Arabako haizeguneak ez diren eremuetan, baliteke hego eta hego-mendebaldeko boladek orduko 80 kilometroko abiadura gainditzea, batez ere mendebaldean. Gipuzkoan haizeguneak ez diren guneetan 60-80 km/h artekoak izango dira.
Nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatiko abisu horia 21:00etatik 24:00etara aktibatuko da; orduan, olatu adierazgarria 3,5 metro artean kokatuko da, eta hondoko itsasoak 2,5 metroko olatuak altxatuko ditu.
Kostaldeko inpaktuagatiko abisua indarrean egongo da 06:00etatik 07:00etara (altuera adierazgarria 2,4 metro ingurukoa izango da) eta 17:00etatik 19:00etara (itsasgorarekin batera).
Ostegunean, haizeagatik abisu horia 15:00etan hasiko da, eta gauerdian amaituko da, 100 km/h-ko abiadura gaindituko baitute haizeguneetan, batez ere mendebaldean, eta haizeguneak ez diren eremuetan 60-80 km/h-koak izan daitezke.
Egun horretan ere, nabigaziorako arriskuagatiko abisua indarrean egongo da egun osoan zehar eta itsasgorarekin bat egiten duen kostaldeko inpaktuagatik, 05:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 10 hildako eta 25 zauritu larri Kordoban, abiadura handiko bi trenenen arteko istripuan
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zihoan hortik eta hura ere errailetatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.