URTEKO TXOSTENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arartekoak ondorioztatu du baliabide gehiago behar direla, herritarren osasun eskubidea bermatzeko

2023an jasotako kexen ia erdiak eskubide sozialekin zuten zerikusia, eta herritar asko izan ziren osasun zerbitzuekiko haserrea agertu zutenak.
Manu Lezertua, gaur
Manu Lezertua, gaur

Arartekoa erakundeak iaz orotara 13.603 jarduera bideratu zituen, aurreko urtean baino % 6,6 gehiago: 8.199 kexak edota kontsultak izan ziren, eta 26 ofiziozko espedienteak. Horien gaiei dagokienez, ia erdiak (% 46) eskubide sozialekin zuten zerikusia, eta deigarria da gizarte bazterkeria egoerarekin lotutako kexek gora egin dutela. Aurkeztutako guztietatik, 2.589 kexa-espediente ebatzi ziren.

Manu Lezertua arartekoak gaur erregistratu du Eusko Legebiltzarrean 2023ko jardunari dagokion txostena. Apirilaren 21eko hauteskunde deialdiaren ondorioz, Gasteizko Ganbera deseginda dago, eta hori dela eta, Lezertuak ezin izan dio urteko txostena erakunde horretako presidenteari eskura eman, beti egin izan ohi duen gisan.

Aurreko urteotako bideari jarraituz, aurkeztu ziren kexa gehienak eskubide sozialekin lotutakoak ziren (osasuna, gizarteratzea, hezkuntza edota etxebizitza), eta horiek aztertuta, Arartekoak ondorioztatu du "lehen mailako eta bigarren mailako arreta-sarean tentsio handia" dagoela EAEn, eta iritzi dio egoerari erantzun bate emateko, "osasun administrazioek beharrezko material eta giza baliabideak jarri behar dituztela" herritarren "osasun-eskubidea benetan bermatuta" egon dadin.

Era berean, txostenak dio gizarte-bazterkeriarekin zerikusia zuten kexen % 89 inguruk Lanbideren "funtzionamendu txarra" salatzen zutela, bereziki, herritarrek arazoak izan zituztelako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria bideratzeko orduan.

Hezkuntzarekin lotutako kexei dagokienean, Arartekoak azaldu du iaz familia asko izan zirela eurengana jo zutenak, EAEko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozesuetan hartu ziren erabakiez kexatzeko eta beren seme-alabentzako eskola aske aukeratu ahal izatea erreklamatzeko.

Azkenik, 2023an "nabarmen gutxitu" zen Arartekoarekin lankidetzan "uzkurtasuna" agertu zuten administrazioen kopurua. Zentzu horretan, Lezertuak ohartarazi du "bereziki kezkagarria" dela administrazio batzuek jartzen dituzten oztopoak "irregulartasunak saihesteko".

Aurreko urtetan bezala, Eusko Jaurlaritza izan zen idatzizko erreklamazio gehien jaso zituen erakunde, erdia baino gehiago. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X