Etxebizitzen batez besteko tamaina mantendu edo handitu egin da
Etxebizitzen tamaina (azalera erabilgarria) mantendu edo handitu egin da Hego Euskal Herrian 2001-2021 aldian: EAEn zertxobait handitu da batez bestekoa, 82,1 m²-tik 83,7 m²-ra; Nafarroan, berriz, txikitu, 94,4 m²-tik 92,6 m²-ra. Horrez gain, 105 m²-ko azalera baino handiagoa duten etxebizitzak bikoiztu egin dira.
EITB Dataren azken azterketak utzi ditu datu horiek. 'Etxeen eta familien aldaketa' goiburupean, familien osaera eta etxebizitzen tipologiari buruzko datu-bilketa egin dute, eta gaur eman dute horien berri EITBko hedabideek.
Halaber, txosten horren arabera, Hego Euskal Herriko familien % 80 euren jabetzako etxebizitzan bizi dira, baina urteak igaro ahala, kopuru hori murrizten ari da, oso poliki bada ere. 20 urteko epean lau puntu murriztu da euren jabetzako etxean bizi diren familien ehunekoa, eta alokairuan bizi direnen kopurua, berriz, sei puntu handitu da. Adibide gisa, pare bat datu: 2021ean, familien % 13 alokairuko etxe batean bizi ziren, eta % 80, berriz, euren jabetzako batean; 20 urte lehenago, familien % 7,3 bizi ziren alokairuan, eta % 88, euren etxe batean.
Jabetzaren ratioa handiagoa da seme-alabak dituzten familien kasuetan, % 87koa baita. Pertsona bakarreko edo guraso bakarreko familien kasuetan, berriz, alokairuak gora egin du; osaera hori duten lau familiatik bat bizi da alokatutako etxe batean EAEn zein Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.