Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

71 urteko emakume bat hil eta 70 urteko beste bat larri zauritu da Iturenen, autoarekin amilduta

Berraintzako baso pista batean zihoala, autoa bidetik atera eta 50 metrotik behera amildu da.
20240329133934_ituren-istripua_
18:00 - 20:00
Emakume bat hil eta beste bat larri zauritu da Iturenen, autoarekin amilduta

71 urteko emakume bat hil da bart Iturenen, autoa bidetik atera eta 50 metrotik amilduta. Halaber, berarekin zihoan 70 urteko emakume bat larri zauritu da.

Atzo 19:49 aldera jaso zuten abisua larrialdi zerbitzuek, Berraintzako baso pista batean ibilgailu bat errepidetik irten eta amildu egin zela esanez.

Ezbeharraren ondorioz, 71 urteko emakumea hil zen. Halaber, 70 urteko emakumea auto barruan harrapatuta gelditu zen, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten. Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, politraumatismo larriak baitzituen.

Istripuaren berri izan orduko, suhiltzaileak, foruzainak eta osasun langileak bertaratu ziren.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X