Athleticen ospakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak espedientea ireki die Athleticeko lau jokalariri kalean jakinarazi gabeko bilkura egiteagatik

Hainbat jokalari zuri-gorri Bilboko erdiguneko kaleetan barrena ibili dira bart, kalejiran, eta zale ugari bildu zaizkie.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Athleticeko zenbait jokalarik Bilboko kale erdian festa bat inprobisatu dute, txaranga eta guzti

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zigor espedientea zabaldu die Ahtleticeko lau jokalariri, bide publikoan jakinarazi gabeko bilkura egitea egotzita, EITBk baieztatu ahal izan duenez.

Espedientea bart Bilboko erdigunean jazotako gertakariekin du lotura. Hainbat jokalari zuri-gorri kalera atera dira, kalejiran, Asier Villalibre jokalariaren txaranga bat ondoan zutela. Besteak beste, Henao kalean barrena eta Albia lorategian ibili dira. 

Sare sozialetan dozenaka bideo partekatu dira azken orduotan. Irudietan ikus daitekeenez, Iker Muniain kapitaina ageri da denen buru, batu zitzaizkien zale guztiak animatzen. 

Athleticeko kapitainak berak X sare sozialean duen profilean mezua eskegi du gauerdian. "Gaur arratsaldean giroa berotu nahi izan dugu gabarrarako, naturaltasunez. Itzela izan da zuokin partekatzea. Gozatu hutsa da jendearen erantzuna, erakutsitako maitasuna eta errespetua, baita euren laguntza ere", dio mezuan. 

Athletic Clubek ere bideo horietako bat partekatu du, honako mezuarekin. "Naturaltasun hori, zure gertukoekin ospatu nahi hori, herritar bat bazina bezala... eta athleticzaleak eurekin. Zein polita!": 

Segurtasun Saileko iturriek ez dute zehaztu zein jokalariri zabaldu zaion espedientea, baina argitu dute Errege Kopako finala jokatu zuten lau direla. 

Legearen arabera, kalean egiten diren bilkura eta manifestazioak aurrez —gutxienez 10 egun lehenago (24 ordu, urgentziaz bada)— jakinarazi behar zaizkio Ertzaintzaren zuzendaritzari. Hura ez jakinarazteagatik (arau-hauste arina) 100-600 euroko isuna jaso lezakete arduradunek, Herritarren Segurtasunerako Legearen ("mozal legea") arabera

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X