GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira Bilboko Irala auzoko taberna batean izandako eztanda batean

bar-kaixo-irala-bilbao-explosion-eitb
18:00 - 20:00
Bi pertsona zauritu dira Bilboko Irala auzoko taberna batean izandako eztanda batean
Leherketa bart gertatu da, 21:00ak aldera, Eskurtze kaleko 10.ean. Lehen hipotesien arabera, butano botila bat lehertu da, lokalean ziren bi lagunak zaurituta. Taberna itxita zegoen, beraz, badirudi langileak zirela biak. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte biak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X