Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia Israelekiko elkarlan akordioak eteteko prest agertu da
Palestinar herriaren defentsan eta Gazako genozidioa amaitzea eskatzeko ikasle mugimenduak bultzatutako ekintzek, babes berri eta garrantzitsua jaso dute gaur. Izan ere, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Zuzendaritza Batzordeak, ostegun honetan izandako bileran, Gazako bakearen alde unibertsitate-campusetan egiten ari diren kanpaldiak eta manifestazioak babestea erabaki du, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren defentsarekin "etengabeko konpromisoa" berretsi du.
Era berean, prest agertu da bakearekiko konpromiso sendorik adierazi ez duten Israelgo ikerketa-zentroekin edo herrialde horretako unibertsitateekin lankidetza-akordioak berrikusteko eta, hala badagokio, bertan behera uzteko.
"Geure egiten dugu gure campusen sentimendua eta haietatik zabaltzen ari diren aldarrikapena, hainbat erakundetatik neurriak har daitezen gertatzen ari den indarkeriaren gorakada geldiarazteko", adierazi du CRUEk ohar batean. Era berean, "Palestinako goi-mailako hezkuntza-sistemarekiko eta zientzia-sistemarekiko lankidetza areagotzeko" konpromisoa azalduz.
Espainiako unibertsitateak presta agertu dira, halaber, Palestinako errefuxiatuentzako lankidetza-, boluntariotza- eta arreta-programak zabaltzeko.
Errektoretzak "Israelgo armadaren operazio militarrak berehala eta behin betiko bertan behera uztea" eskatu du, baita edozein ekintza terrorista ere: Hamasek bahitutako pertsonak askatzea ere eskatu du.
Era berean, Israelgo Estatuak "nazioarteko zuzenbidea errespeta dezala" eta biztanleria zibilaren egoera humanitario larria iraultzeko eman daitekeen laguntza humanitario guztia Gazan sartzen utz dezala eskatzen dute, baita nazioarteko instantziei ere, Palestinako lurraldea ahalik eta azkarren berreraiki eta berreskuratzeko neurriak har ditzaten.
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak babestu egin du Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) "bakearekin, bizikidetzarekin eta justiziarekin eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren defentsarekin" hartutako konpromisoa. Aste honetan zehar, Diana Morant ministroak behin baino gehiagotan adierazi du "Espainiako unibertsitate-campusetan modu baketsuan egiten ari diren" protestak errespetatzen dituela eta "Gazan bakea eskatzen duten gazteen aurkako edozein kriminalizazio saiakera" errefusatzen duela.
Protestei eusten diete Euskal Herrian
Euskal Herrian, joan den astelehenetik, lau kanpaldi daude martxan, Ikasle Abertzaleen ekimenez, eta Ikama, Ernai, LAB, Gernika-Palestina eta BDSren laguntzarekin, UPV/EHUren Gasteizko, Leioako, Donostiako eta NUPeko campusetan. Mugimenduak jakinarazi duenez, gutxienez ostiralera arte jarraituko dute protestekin, eta orduan erabakiko dute asteburuan jarraituko duten ala ez.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak "Palestina laguntzeko manifestua Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean" izeneko adierazpena onartu zuen joan den apirilaren 24an. Haren bidez, euskal unibertsitate publikoak Israeli eskatu zion Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen erabakia berehala onartu eta har ditzala genozidio ekintzak saihesteko neurriak; Gazako zerrendan laguntza sartzen uztea; Gazako biztanleria zibilaren aurkako erasoak eta setioa amaitzea, Israelera armak bidaltzeari uztea, eta bidegabeki bahituta eta giltzapetuta dauden pertsona guztiak askatzea; eta berehalako su etena ezartzea, eta estatu palestinarraren aitorpena.
Neurri zehatz gisa, Euskal Herriko Unibertsitateak konpromiso hauek hartu zituen manifestu horren bidez: martxan jartzea boluntariotza programa berezi bat, UNRWArekin elkarlanean; errefuxiatuen arretarako unibertsitateak daukan programa zabaltzea; atal berezi bat sortzea EHUguneren barruan, giza eskubideen eta bakearen kulturaren defentsaren inguruan gogoeta egin eta eztabaidatzeko: BakeGune; egitasmo bateratuak abian jartzea CRUEren baitan, Gazan berehalako su etena eskatzeko; eta harreman komertzialak edo akademikoak berrikustea eta halakorik ez ezartzea giza eskubideak, nazioarteko zuzenbidea edo Palestinako egoerari buruz Nazio Batuek emandako ebazpenak errespetatzen ez dituztenekin. Bereziki, Palestinan gertatzen ari diren gizateriaren aurkako krimenak berariaz gaitzesten ez dituzten Israelgo unibertsitate eta erakundeekin harremanak ez izateko eta hausteko konpromisoa hartu zuen.
EHUren manifestu honengatik galdetuta, Ibai Berezibar Ikasle Abertzaleen ordezkariak EITBri joan den igandean azaldu zionez, taldearentzat "ez da nahikoa, praktikan sionistekin elkarlanean aritzen diren enpresa eta erakundeekin harremanetan jarraitzen duelako".
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.