Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak proba ez-inbaditzailea egingo die anomalia kromosomikoen "arrisku ertaina" duten haurdunei

Proba odol-analisi soil bat da, eta % 99eko fidagarritasuna dauka. Arriskutsua den amniozentesia egitea saihestuko da, horri esker.
Osasun langile bat haurdun bati errebisio bat egiten.
Osasun langile bat haurdun bati errebisio bat egiten. Argazkia: Irekia

Osakidetza haurdun dauden emakumeei proba ez-inbaditzaile bat egiten hasi zaie, jaio aurretik anomalia kromosomikoak detektatzeko baheketa-programaren baitan. Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoko proba konbinatu edo baheketan alterazio kromosomikoren bat izateko "arrisku ertaina" ematen duten andrazkoei egingo zaie, amniozentesiaren ordez

Proba hori amaren odol-lagin baten analisian oinarritzen da (odolean DNA detektatzen du). Horri esker, fetua edo amaren osasuna arriskuan jarri gabe, Down sindromearekin, Edwards sindromearekin edo Patau sindromearekin lotutako alterazio kromosomikoak detekta daitezke. Proba ez-inbaditzaile horrek % 99eko eraginkortasuna dauka. 

Osakidetzaren helburua da prozedura inbaditzaileen kopurua murriztea haurdunaldian, amniozentesia kasu. Izan ere, azken horrek zenbait arrisku ditu eta % 1 inguruko fetu-galera dakar.

Osasun Sailak ohar batean azaldu duenez, lehen hiruhileko baheketan "arrisku handia" duten emakumeei amniozentesia proposatuko zaie, baieztapen gisa. "Arrisku ertaina" izanez gero, odol analisia egingo zaie, eta emaitza "arrisku handikoa" ateratzen bada, orduan bai, amniozentesia egitea eskatuko zaie. "Arrisku txikiko" emaitzaren kasuan, ez da ohiko kontrolez haragoko beste probarik egingo. 

% 99eko fidagarritasuna

Osakidetzak azpimarratu duenez, lehen hiruhileko baheketak sindrome horiek atzemateko fidagarritasuna handia badu ere (% 89-95), DNA gehitzeak detektatutako kasuen ehunekoa % 99ra igoko du eta, gainera, berresteko teknika inbaditzaileak murriztea ahalbidetu. 

Osakidetza apirilaren 8an hasi zen proba berri hori egiten, eta ordutik eta maiatzaren 13ra arte, 41 amniozentesi egitea saihestu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X