'ALDATU GIDOIA'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultur politiketan eta ikus-entzunezkoetan euskara lehenestea eskatu diote 32 eragile sozialek Jaurlaritzari

"Aldatu Gidoia euskararen alde" leloa zuen pankartaren atzean, ikus-entzunezkoen eskaintza "zabal, duin, eguneratu, erakargarri eta euskalduna" aldarrikatu dute manifestazioaren deitzaileek.
Manifestazioaren pankarta
Manifestazioaren pankarta. Argazkia: @kontseilua

Manifestazio jendetsua egin dute gaur, larunbatarekin, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko kultur politiketan eta ikus-entzunezkoetan aldaketa egin dezala, euskara lehenetsiz, "gure hizkuntza erdigunean" kokatze aldera.

17:30 pasatxo zirenean hasi dute protesta "Aldatu gidoia euskararen alde" lelopean. Manifestarien aldarria zen, besteak beste, ikus-entzunezkoen eskaintza "zabal, duin, eguneratu, erakargarri eta euskalduna" galdegitea, dela EITBren euskarrietan, dela zineman, dela streaming bidezko plataformetan.

"Aldatu Gidoia" kanpaina iaz jaio zen, eta horren sustatzaileek Legebiltzarrean aurkeztu zuten egitasmoa, UEMAk 2022an egindako txosten baten emaitzekin batera. Txosten horrek erakusten zuen ikus-entzunezkoen euskarazko kontsumoa oso urria dela, batez ere, eskaintzarik ez dagoelako. "Gehien kontsumitzen diren plataformetan euskarak apenas du presentziarik", esan zuten orduan.

Halaber, salatu zuten Jaurlaritzak ez duela hizkuntza politika berririk bultzatu, EITBren euskarrietatik haratago. "Ez dago eskaintza erakargarririk. Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ez ditu diru publikoarekin finantzatutako audio plataformetara euskarazko edukiak bideratzen, nahiz eta Estatuko Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrak betebehar hori jasotzen duen", adierazi zuten.

Hartara, eskatu zuten "lehenbailehen" euskarazko eskaintza erakargarri bat osatu eta publikoaren esku jartzea, eta azpimarratu EITBk arlo horretan duen eginbeharra, bikoizketak bultzatuta eta euskarazko zinemari hauspoa emanda.

Premisa horiek tarteko, 32 eragile sozial batu dira gaurko manifestaziora, eta berriro exijitu dute diru publikoarekin finantzatutako bikoizketa eta azpititulu guztiak plataformetara egokitu eta bidaltzea, baita euskal telebista publikoan "kulturari eta euskal sortzaileei" lehentasuna ematea.

Bukatzeko, eskatu dute bideojokoen industrian lan egiteko orduan euskararen presentzia bermatzea, eta euskarazko zinemaren eta plataformen estreinaldiak etengabe promozionatzea, webguneetan zein sare sozialen bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X