Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Araceli Tamayoren aberriratzea, Sanchez Kongresuan eta Genero berdintasunaren indizea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bamiyan (Afganistan), pasa den ostiraleko atentatua gertatu zen ingurua
Bamiyan (Afganistan), pasa den ostiraleko atentatua gertatu zen ingurua. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Araceli Tamayoren aberriratzea: Afganistango atentatuan larri zauritutako emakume bilbotarra gaur ekarriko dute Bilbora, eta haren aseguru-etxeak ordainduko ditu hegazkinaren kostuak. Senideek EITBri jakinarazi diotenez, Araceli "egora larrian" dago eta gaur itzuliko da bere hirira, oraindik izapideak betetzen ari direlako. Bueltan ekarriko duen hegazkina Kabuletik Samsunera (Turkia) joango da lehenengo; bertan gasolina hartu eta Bilboko Aireportura abiatuko da. Segur aski, Basurtun ospitaleratuko dute, baina bere osasun egoeraren arabera, beste ospitale batera eraman dezakete.

- Sanchez Kongresuan: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kongresuaren osoko bilkurara joango da gaur, berak hala eskatuta, Europako Kontseiluaren azken ezohiko bilera azaltzeko. Halaber, Estatu palestinarraren aitortza noiz egingo duen iragarriko du, eta Begoña Gomez bere emaztearen ustezko ustelkeria kasuari lotutako azalpenak emango ditu, hain zuzen ere, Espainiako eta Argentinako Gobernuen arteko krisi diplomatikoa gori-gori dagoenean. Osoko bilkura 09:00etan hasiko da.

- Genero berdintasunaren indizea: Eustat Euskal Estatistika Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) genero berdintasunaren indizearen berri emango du. 2022ko maiatzean argitaratutako azken datuen arabera, EAEko indizea 100etik 73,1 puntutan zegoen. Adierazle sintetiko bat da eta oraindik gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak haien ongizateari eta norberaren garapenari eragiten dieten alderdi garrantzitsu batzuetan laburbiltzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X